Martxan da sokamuturraren 500. urteurreneko logotipo lehiaketa

Urriak 23, 2017 0 Sokamuturra

2018an Azpeitiko kaleko zezenak-sokamuturrak 500. urtea beteko du, eta Zezen Beltz Elkarteak, lehengo eta gaurko sokamutilek, Argazki Elkarteak, Musika Bandak, Udalak eta sokamuturzaleek osatutako herri batzordeak ospakizuneko logotipoa izateko lehiaketa bat jarri du abian. Lanak azaroaren 23ra artean aurkeztu ahal izango dira.

Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurrena ospatzeko, herri batzordea

Urriak 18, 2017 0 Sokamuturra

2018an herriko kaleko zezenak-sokamuturrak 500. urtea beteko du, eta Zezen Beltz Elkarteak, lehengo eta gaurko sokamutilek, Argazki Elkarteak, Musika Bandak, Udalak eta sokamuturzaleek herri batzordea osatu dugu ospakizuna antolatzeko.

Zezen Beltz IX. asteburua, iruditan

Urriak 13, 2017 0 Zezen Beltz

Bukatu da Zezen Beltz IX. asteburua. Aurten ere gustura egoteko moduan gaude, jende asko ibili baita. Larunbateko Grand Prix solidarioan bildutako diruaren ondorioz, 4.600 euro eman dizkogu Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari. Eskerrik asko denoi!

Eman arnasa

Urriak 10, 2017 0 Zezen Beltz

Aurtengo Zezen Beltz asteburuan ere Grand Prix-en (larunbata, 17:00) ateratzen den dirua elkarte sozial batentzako bideratuko dugu. Aurten Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearentzat izango da. Arnas fisioterapia, fibrosi kistikoa dutenentzat bizi kalitate on bat mantentzeko ezinbesteko tresna da. EAEko elkarteak dio erakundeen aldetik nahikoa laguntza ez dutela jasotzen eta halako jaialdiak oso lagungarri zaizkiela. 

Entzumen desgaitasuna duen entzierro lasterkaria

Urriak 06, 2017 0 Zezen Beltz

Hilaren 13an hasiko da Zezen Beltz IX. asteburua, Sergio dokumentalarekin (19:00, Soreasu). Entzierro lasterkari iaioa da Sergio Colas nafarra, eta entzumen desgaitasuna du. Elkarrizketak egin dizkiegu Carlos Caro dokumentalaren zuzendariari eta Colasi berari. Era berean, hemen lanaren trailerra.

Hemen da Zezen Beltz IX. asteburua

Urriak 02, 2017 0 Zezen Beltz

Bederatzigarren aldiz antolatu du Zezen Beltz elkarteak udazkeneko aste bukaera berezia. 2008an sortu genuen elkartea, eta hurrengo urtean egin genuen I. asteburua. Harrezkero ez dugu hutsik egin. Aurtengo edizioa ere bete-betean dator. Datorren astean izango da: urriaren 13an, 14an eta 15ean. Zatoz! 

Herritarren erantzun mundiala aurten ere

Abuztuak 02, 2017 0 Zezen Beltz

Oso ondo joan dira saninazioetako kaleko zezen ekitaldiak: bigantxak, entzierro txikiak eta zezen txikien jolasak. Jendetza bildu da berriz ere. Eskerrik asko denei! Bideoan, zezen txikiak entzierro bukaeran San Inazio egunean, Pilotalekuan.

Errekortariak, making of

Uztailak 28, 2017 0 Bestelakoak

Joan den Santio Eguneko Errekortarien Txapelketako bideo berezi bat egin du Alex Berasategik.

Saninazioetan: bigantxak, entzierro txikiak eta zezen jolasak

Uztailak 27, 2017 0 Zezen Beltz

Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an izango dira ekitaldiak. Bideoa, iazko San Inazio Eguneko entzierro txikikoa da.

;

Errekortarietako argazki bilduma

Uztailak 27, 2017 0 Bestelakoak

Joan den astearteko Errekortarien Txapelketako argazki bilduma: 140 irudi. Alberto Belokiren 15, Rafa Lagunaren 76, Iñaki Etxenagusiaren 13, Jexus Artolaren 15 eta Juan Carlos del Pozoren 21. Eskerrik asko! Hemen bilduma.

Aurten ere 'Use' irabazle

Uztailak 25, 2017 0 Bestelakoak

Iaz bezala, Eusebio Sacristan 'Use'-k irabazi du Azpeitiko Errekortarien Txapelketa. Dany Alonsorekin jokatu du finala. Hamabi errekortari lehiatu dira, ikuskizun eder batean. Berriz ere bete egin da zezen plaza. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatu dute saioa. Eskerrik asko denei! Argazki bilduma (saninazioetan: bigantxak, entzierro txikiak eta zezen jolasak; ordura arte).

 

Hamabi errekortariren ikuskizuna Santiyo Egunean

Uztailak 20, 2017 0 Zezen Beltz

Kanporaketa fase baten ondoren, bi onenekin buruz buruko lehia izango da bukaeran. 18:30ean hasiko da Errekortarien Txapelketako saioa, zezen plazan, Zezen Beltzek eta Toropasionek antolatuta. Gaur izan da aurkezpena, Azpeitiko zezen plazan. Salgai daude sarrerak.

Zezenak bizio, entzierroetan

Uztailak 11, 2017 0 Bestelakoak

Iruñeko sanferminetako entzierroak huts egin ezinezko hitzorduak dira Alex eta Asier Berasategi anaientzat. Umetan telebistan ikusten zituzten, eta, orain, Telefonicako zatian egiten dute lasterka. (argazkian, Alex eta Asier Berasategi, Iruñean, Udaletxe plazan).

Errekortarien Txapelketako sarrerak salgai jada aste honetan

Uztailak 10, 2017 0 Bestelakoak

Hilaren 25ean izango da saioa, Santiyo egunez, Azpeitiko zezen plazan (18:30). Numeratu gabeko sarrerak asteazken honetatik aurrera egongo dira salgai, ohiko tabernetan. Numeratuak, ostiraletik aurrera, udaletxe azpian. 0-4 urte artekoek ez dute ordaindu beharrik, baina heldu baten magalean egon beharko dute. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute. (argazkia, iazko saio bat da)

Arratsalde ederra Nuarbeko sokamuturrean

Ekainak 07, 2017 0 Sokamuturra

Nuarbeko Trinitate festetan bosgarren urtez segidan izan da helduentzako eta txikientzako sokamuturra, gaur (larunbata), Arno ganadutegiko zezenekin. Nuarbeko Festa Batzordeak eta Zezen Beltz Elkarteak antolatu dute. Ederra izan da arratsaldea. Nuarbetarrei eskerrik asko! (albistean, gaurko hiru argazki).

Sariak banatuta, ireki dute Sokamuturra 2017 argazki lehiaketaren erakusketa

Apirilak 02, 2017 0 Sokamuturra

(Uztarria.eus) Azpeitiko Argazki Elkarteak banatu ditu Sokamuturra 2017 Imanol Elias Saria argazki lehiaketaren garaikurrak. Jende asko elkartu da Udalak Foruen Ibilbidean jarri berri duen erakusketa aretoan. Han, zintzilikatuta, karnabaletako sokamuturrean eta jai giroan atera eta aurtengo lehiaketara aurkeztu diren 78 argazkiak jarri dituzte, gaur hasi eta apirilaren 23a arte zabalik izango den erakusketarako. (sari emateko argazki bilduma)

Aurtengo karnabaletako bideoen muntaiak

Martxoak 27, 2017 0 Sokamuturra

Sokamuturzaleek aurtengo karnabaletako zezenaz Zezen Beltz elkarteko Whatsapp-era bidalitako irudien muntaiak dira bi hauek (asteartekoa falta zaigu). Aurten zaleen 133 bideo jaso ditugu, eta, zozketan, Vanessa Ridruejori tokatu zitzaion bi lagunentzako afaria. Eskerrik asko denei!

Igande karnabala (otsailak 26) Astelehen karnabala (otsailak 27)

Zezen Beltzen YouTubeko kanalak, 200.000 ikustaldi pasa!

Martxoak 14, 2017 0 Zezen Beltz

Zezen Beltz elkartearen YouTubeko kanalak 200.000 ikustaldi gainditu ditu aste honetan. Ia 202.800 dauzka oraintxe bertan. Datu bikaina delakoan gaude. 2011ko otsailetik dugu youtube.com/zezenbeltz2010; duela sei urtetik, beraz. Bideoak Azpeitiko sokamuturrekoak (handikoak nahiz txikikoak), zezen txikietakoak, Grand Prixekoak, errekortarien txapelketakoak, entzierro txikikoak edota sokamuturraren kongresuetakoak dira. Soka ez da eten dokumentala ere badugu igoa, atalka. Ikus-entzuneko arloan artxiboa osatzen joateko sortu genuen YouTubeko kanala. Eskerrik asko bisitari denei!

Sokamuturreko 133 bideo jaso ditugu aurten, iaz baino 12 gehiago

Martxoak 10, 2017 0 Sokamuturra

Vanessa Ridruejori tokatu zaio bi lagunentzako afaria. Zezen Beltzen elastikoak: Iñigo Enparani eta Jugatz Aldalurri. 22 lagunek bidali dituzte karnabaletako zezeneko 133 bideo laburrak. Iaz, lehen edizioan, 121 jaso genituen. Egitasmo txiki honekin sokamuturreko ikusentzunekoa jaso, bildu, antolatu eta eskaintzea da Zezen Beltzen helburua. Eskerrik asko denei! (hurrengo asteetan igoko ditugu bideo muntaiak; irudian, jasotako bideoetako bat).

Ederra izan da!

Martxoak 01, 2017 0 Sokamuturra

Bukatu dira aurtengo karnabalak eta bertako sokamutur irteerak. Oso balorazio ona egiten dugu, ederra izan baita: jendetza zezenean, sekulako anbientea, eguraldiak ere lagundu du... Hiru sokamutil erretiratu dira: Oskar Osinalde, Mikel Odriozola eta Iban Sudupe; eskerrik asko! Baita sokamuturrean parte hartu duzuen denoi ere! Hurrengo urtean gehiago, bai horixe! (ikusi bideo batzuk behean; zuk sokamuturreko bideorik grabatu baduzu, bidali Whatsapp-ez: 717770069).

1.orria, 17(e)tik
Hasiera
Aurrekoa
1