Soka soltatzeko ordua iritsi zaie

Otsailak 24, 2017 0 Sokamuturra

(Uztarria) Urte luzez sokamutil izan ostean, galtza zuriei eta gerriko gorriari agur esango diote Mikel Odriozolak, Iban Sudupek eta Oskar Osinaldek, aurtengo Astearte Karnabalean. Denboran atzera begira jarri dira hiru sokamutilak, eta solasean aritu dira Uztarria.eus-ekin. Sokamutil paperean bizitako esperientziak, erretiroa hartzearen arrazoiak eta Azpeitiko sokamuturrari ikusten dioten etorkizuna izan dituzte hizpide, besteak beste. Sokamutil izateari utzita, tristura edo lasaitasuna? Galdera horri ere eman diote erantzuna Odriozolak, Sudupek eta Osinaldek. Soka soltatzeko ordua iritsi zaie.

Bidali aurten ere sokamuturreko bideo laburrak

Otsailak 22, 2017 0 Sokamuturra

Iazko probak ederki irten zuen, eta Zezen Beltz elkarteak aurten ere herritarrei eskatuko die datozen karnabaletako sokamuturreko bideo laburrak bidaltzeko, telefono mugikorrez grabatutakoak. Helburua: sokamuturrean ikusentzuneko artxiboa osatzen joatea. Iaz: 121 bideo! Bidaltzaileen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dugu. Whatsapp zenbaki honetara bidali bideoak: 717770069

Karnabaletako sokamuturraren hitzorduak

Otsailak 20, 2017 0 Sokamuturra

Helduen zezenean bost irteera izango dira datoren igandean, astelehenean eta asteartean, ohi bezala. Oharra: 16 urtetik beherako lagunek ezin dute ibilbide barruan egon. Txikien saio bat izango da, astelehenean.

Festen ikur nagusietakoa den seinale berriz ere

Urtarrilak 23, 2017 0 Sokamuturra

Sansebastianetako saioetan ere ikusi da Azpeitiko sokamuturrak jendetza biltzen duela: zahar eta gazte, emakume eta gizon, herriko nahiz kanpoko, eguraldia eguraldi. San Sebastian egunez eta igandean izan zen helduentzako zezena, txikien hitzordua igandean izan zen, eta jendea erruz ibili da. Gure herriko festen ikur nagusietakoa dugu sokamuturra. Eskerrik asko zale denei, eta sokamuturra izatea ahalbidetzen duten beste guztiei. Hemen bi egunetako 11 argazki. Zezena hurrena berriz ere, karnabaletan: otsailaren 26an, 27an eta 28an. Ordura arte!

Mikel Olarte: "Gustatu egiten zait korrika egitea, zezenaren aurrean ibiltzea"

Urtarrilak 21, 2017 0 Sokamuturra

Mikel Olarte (Azpeitia, 1994) lehen aldiz sokamutil aterako da igandean. Elkarrizketa egin dio 'Urola Kostako Hitza' egunkariak.

Sansebastianetako sokamuturraren egunak eta ordutegiak

Urtarrilak 09, 2017 0 Sokamuturra

Urtarrilak 20, ostirala (San Sebastian eguna)

12:00-12:30. Helduen sokamuturra. Ganadutegia: Arno
16:30-20:00. Helduen sokamuturra. Ganadutegia: Arno

Urtarrilak 22, igandea

12:30-13:30. Txikien sokamuturra, eta zezen txikiak eta poniak plazan.
16:30-20:00: 
Helduen sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.

Grand Prixeko unerik onenak

Azaroak 25, 2016 0 Zezen Beltz

Joan den urriaren 15ean izan ziren Grand Prixeko jolasak, Zezen Beltz VIII. asteburuaren barruan. Saioa osorik ikusgai jarri genuen, eta orain, hango momenturik onenekin bideo bat egin dugu (goikoa).

Helduen entzierroaren bideo montajea

Azaroak 17, 2016 0 Zezen Beltz

Aurtengo Zezen Beltz asteburuko (VIII.a) egin dugu lehenengo aldiz helduen entzierroa, eta oso gustura geratu ginen, ederki atera zelako. Kamera batzuk jarri genituen ibilbidean, eta orain osatu dugu bideo montajea; goikoa da. Urriaren 16an izan zen entzierroa; sei zezen atera ziren Mixikordi barrenetik, eta Fideo alderaino joan-etorria egin zuten, bi aldiz.

VIII. asteburuko argazki bilduma

Azaroak 16, 2016 0 Zezen Beltz

Joan den urriaren 15ean eta 16an izan zen Zezen Beltz VIII. asteburua (balorazioa), eta orain osatu dugu orduko ekitaldien argazki bilduma, 248 irudirekin. Helduen entzierroko eta zezen bolaztatuko 111 argazki daude, Grand Prix solidarioko 64, lehenengo sokamutur txikiko 35 eta bigarrengoko 38. Bihar, entzierroko bideo landu bat jarriko dugu ikusgai hemen.

Gozatua Errebaleko zezenean

Azaroak 13, 2016 0 Sokamuturra

Euripean izan genuen atzo Errebaleko festetako sokamuturra, baina gozatu genuen. 13:00etan zezen txikiak eta poniak izan ziren. 16:30etik aurrera, helduen sokamuturra. Bietan, Lopene ganadutegia. Eskerrik asko Errebalean izandako denoi eta festa batzordeari. Zezena hurrena berriz ere, sansebastianetan. Ordura arte! (behean atzoko zortzi argazki)

Larunbat honetan, sokamuturra Errebalean

Azaroak 11, 2016 0 Sokamuturra

Aurten ere izango da Errebaleko San Martin festetan zezena, Zezen Beltz elkarteak antolatuta eta ordainduta. Egitaraua:

- 13:00: zezen txikiak eta poniak. Ganadutegia: Lopene.
- 16:30: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.

Iazko bideo bat da behekoa (gehiago, hemen):

Zezen Beltz VIII. asteburuko sokamutur txikia

Urriak 29, 2016 0 Zezen Beltz

Bi egunetako sokamutur txikiaren bideo muntaiak dira, urriaren 15 eta 16koak.

Aurtengo Grand Prix jolasak ikusgai, osorik

Urriak 27, 2016 0 Zezen Beltz

Urriaren 15ean izan zen, Azpeitiko zezen plazan, Zezen Beltz VIII. asteburuaren barruan. Aurtengo Grand Prixa berezia izan da. Izan ere, sarrerekin lortutako dirua Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkarteari eman dio Zezen Beltz elkarteak: 6.000 euro.

Zezen Beltz asteburu mundiala!

Urriak 18, 2016 0 Zezen Beltz

Ezin hobeto atera da aurten ere Zezen Beltz VIII. asteburua, eguraldia lagun egundoko parte hartze eta giro ona egon baita: bai ekitaldi eta ikuskizunetan, baita antolaketan ere. Hain zuzen, ekinbideen prestaketan jendeak eman digun laguntza nabarmendu nahi dugu, eskertzekoa delako, adibidez, helduen entzierroan hesiak-eta jartzen emandakoa, edo jakien dastatzean jasotakoa, eta beste ekitaldietakoa ere bai. Eskerrik asko!

Helduen lehen entzierroa, arrakastatsua

Urriak 16, 2016 0 Zezen Beltz

Arrakastatsua izan da Zezen Beltz VIII. asteburuko helduen entzierroa. Lehen aldiz antolatu dugu, eta dotore irten du. Sei zezen atera dira Mixikordi barrenetik, arratsaldeko bostak pasatxo zirela, eta Fideo alderaino joan-etorria egin dute, bi aldiz. Jende asko izan da ibilbidean. Bideoa, Zezen Beltzek eta Uztarriak hartutako irudiekin osatutakoa da. BEHEAN, EGUNEKO BIDEO GEHIAGO ETA ARGAZKIAK.

VIII. asteburuko hasiera, umeen gozamenerako

Urriak 15, 2016 0 Zezen Beltz

Gaur hasi da Zezen Beltz elkartearen VIII. asteburua, eguerdian, sokamutur txikiarekin. Erdikaletik herriko plazara joan dira, bost sokamutil-neskek gidatuta. Ondoren, plazan, zezen txikiak eta poniak izan dituzte umeek. Eguerdi parte ederra pasatu dute. Jendetza bildu da. Hemen zortzi argazki.

Grand Prixean bildutako 6.000 euro Aspanogi elkarteari eman dizkio Zezen Beltzek

Urriak 15, 2016 0 Zezen Beltz

(Uztarria.eus.eko albistea) Azpeitiko zezen plaza ia goraino bete da gaur, urriak 15, arratsaldean, Zezen Beltz VIII. asteburuko Gran Prixean. Lau taldeak hartu dute parte jolasetan: Azpeitiak, Azkoitiak, Aspanogik eta Zezen Beltzek, eta bi mila lagunetik gora izan dira zezen plazan, jolasak ikusi eta giro ederrean arratsaldea pasatzera. Aurtengo Grand Prixa berezia izan da. Izan ere, solidarioa izanik, sarrerekin lortutako dirua Aspanogi minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkarteari eman dio Zezen Beltz Elkarteak: 6.000 euro. Gaurko bi bideo behean (Urola Kostako Hitza eta Uztarria).

Zezen Beltzen zazpiak salgai

Urriak 10, 2016 0 Zezen Beltz

Datorren zapatuan eta igandean (urriak 15-16), Zezen Beltz VIII. asteburuan, salgai izango ditugu elkartearen lepoko zapiak, sanferminetarako edo bestelakoetarako. Plazan jarriko dugun postuan egongo dira saltzen. Argazkian, zapi eredua.

Zezen Beltz VIII. asteburuan, berritasunak

Urriak 06, 2016 0 Zezen Beltz

Urriaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) izango da elkartearen urteroko ekitaldia. Bi berritasunak: Grand Prixa solidarioa izango da, zapatuan; eta igandean, helduen entzierroa. Hemen egitaraua.

Zezen Beltzen aurtengo Grand Prix, solidarioa

Urriak 03, 2016 0 Zezen Beltz

Urriaren 15ean (larunbata) izango dira Grand Prix zezen jolasak, Zezen Beltz VIII. asteburuaren barruan, eta bildutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea da). Aurtengo Grand Prix, beraz, solidarioa izango da. 17:00etan hasiko dira jolasak, Azpeitiko zezen plazan, eta lau talde ariko dira, hamarna kidez osatutakoak. Taldeak: Aspanogi elkarteko kideak, Azkoitiko kuadrila bat, Zezen Beltz eta Azpeitiko elkarteetako kideak. Sarrerak hiru eurotan egongo dira salgai. Urriaren 15ean bertan zezen plazako lehiatiletan ez ezik, aurretik erosi ahal izango dira Azpeitian Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Izaro, Azpeitia eta Korralen; Azkoitian Zurt, Tta-kun eta Elurren. Irabazi asmorik gabeko elkartea da Zezen Beltz.

2.orria, 17(e)tik
2