Larunbat honetan, sokamuturra Errebalean

Azaroak 11, 2016 0 Sokamuturra

Aurten ere izango da Errebaleko San Martin festetan zezena, Zezen Beltz elkarteak antolatuta eta ordainduta. Egitaraua:

- 13:00: zezen txikiak eta poniak. Ganadutegia: Lopene.
- 16:30: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.

Iazko bideo bat da behekoa (gehiago, hemen):

Zezen Beltz VIII. asteburuko sokamutur txikia

Urriak 29, 2016 0 Zezen Beltz

Bi egunetako sokamutur txikiaren bideo muntaiak dira, urriaren 15 eta 16koak.

Aurtengo Grand Prix jolasak ikusgai, osorik

Urriak 27, 2016 0 Zezen Beltz

Urriaren 15ean izan zen, Azpeitiko zezen plazan, Zezen Beltz VIII. asteburuaren barruan. Aurtengo Grand Prixa berezia izan da. Izan ere, sarrerekin lortutako dirua Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkarteari eman dio Zezen Beltz elkarteak: 6.000 euro.

Zezen Beltz asteburu mundiala!

Urriak 18, 2016 0 Zezen Beltz

Ezin hobeto atera da aurten ere Zezen Beltz VIII. asteburua, eguraldia lagun egundoko parte hartze eta giro ona egon baita: bai ekitaldi eta ikuskizunetan, baita antolaketan ere. Hain zuzen, ekinbideen prestaketan jendeak eman digun laguntza nabarmendu nahi dugu, eskertzekoa delako, adibidez, helduen entzierroan hesiak-eta jartzen emandakoa, edo jakien dastatzean jasotakoa, eta beste ekitaldietakoa ere bai. Eskerrik asko!

Helduen lehen entzierroa, arrakastatsua

Urriak 16, 2016 0 Zezen Beltz

Arrakastatsua izan da Zezen Beltz VIII. asteburuko helduen entzierroa. Lehen aldiz antolatu dugu, eta dotore irten du. Sei zezen atera dira Mixikordi barrenetik, arratsaldeko bostak pasatxo zirela, eta Fideo alderaino joan-etorria egin dute, bi aldiz. Jende asko izan da ibilbidean. Bideoa, Zezen Beltzek eta Uztarriak hartutako irudiekin osatutakoa da. BEHEAN, EGUNEKO BIDEO GEHIAGO ETA ARGAZKIAK.

VIII. asteburuko hasiera, umeen gozamenerako

Urriak 15, 2016 0 Zezen Beltz

Gaur hasi da Zezen Beltz elkartearen VIII. asteburua, eguerdian, sokamutur txikiarekin. Erdikaletik herriko plazara joan dira, bost sokamutil-neskek gidatuta. Ondoren, plazan, zezen txikiak eta poniak izan dituzte umeek. Eguerdi parte ederra pasatu dute. Jendetza bildu da. Hemen zortzi argazki.

Grand Prixean bildutako 6.000 euro Aspanogi elkarteari eman dizkio Zezen Beltzek

Urriak 15, 2016 0 Zezen Beltz

(Uztarria.eus.eko albistea) Azpeitiko zezen plaza ia goraino bete da gaur, urriak 15, arratsaldean, Zezen Beltz VIII. asteburuko Gran Prixean. Lau taldeak hartu dute parte jolasetan: Azpeitiak, Azkoitiak, Aspanogik eta Zezen Beltzek, eta bi mila lagunetik gora izan dira zezen plazan, jolasak ikusi eta giro ederrean arratsaldea pasatzera. Aurtengo Grand Prixa berezia izan da. Izan ere, solidarioa izanik, sarrerekin lortutako dirua Aspanogi minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkarteari eman dio Zezen Beltz Elkarteak: 6.000 euro. Gaurko bi bideo behean (Urola Kostako Hitza eta Uztarria).

Zezen Beltzen zazpiak salgai

Urriak 10, 2016 0 Zezen Beltz

Datorren zapatuan eta igandean (urriak 15-16), Zezen Beltz VIII. asteburuan, salgai izango ditugu elkartearen lepoko zapiak, sanferminetarako edo bestelakoetarako. Plazan jarriko dugun postuan egongo dira saltzen. Argazkian, zapi eredua.

Zezen Beltz VIII. asteburuan, berritasunak

Urriak 06, 2016 0 Zezen Beltz

Urriaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) izango da elkartearen urteroko ekitaldia. Bi berritasunak: Grand Prixa solidarioa izango da, zapatuan; eta igandean, helduen entzierroa. Hemen egitaraua.

Zezen Beltzen aurtengo Grand Prix, solidarioa

Urriak 03, 2016 0 Zezen Beltz

Urriaren 15ean (larunbata) izango dira Grand Prix zezen jolasak, Zezen Beltz VIII. asteburuaren barruan, eta bildutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea da). Aurtengo Grand Prix, beraz, solidarioa izango da. 17:00etan hasiko dira jolasak, Azpeitiko zezen plazan, eta lau talde ariko dira, hamarna kidez osatutakoak. Taldeak: Aspanogi elkarteko kideak, Azkoitiko kuadrila bat, Zezen Beltz eta Azpeitiko elkarteetako kideak. Sarrerak hiru eurotan egongo dira salgai. Urriaren 15ean bertan zezen plazako lehiatiletan ez ezik, aurretik erosi ahal izango dira Azpeitian Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Izaro, Azpeitia eta Korralen; Azkoitian Zurt, Tta-kun eta Elurren. Irabazi asmorik gabeko elkartea da Zezen Beltz.

Zezen Beltz VIII. asteburua, urriaren 15-16an

Irailak 29, 2016 0 Zezen Beltz

Datorren urriaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) izango da Zezen Beltz asteburua. Hain zuzen, VIII. edizioa da aurtengo hau. Egitaraua eta bestelako xehetasunak datozen egunetan jakinaraziko ditugu, baina, ohi bezala, sokamutur txikia, zezen txikiak eta poniak, Grand Prix jolasak zezen plazan (izen-emateko aukera, laster), gastronomia... izango dira, eta berritasun bat. Iazko Zezen Beltz asteburua

Jende pila entzierro txikian eta zezen jolasetan

Abuztuak 02, 2016 0 Zezen Beltz

Aurtengo saninazioetan ere jende asko bildu da entzierro txikira eta zezen txikien jolasetara. Zezen Beltz elkarteak antolatu ditu. Zezen jolasak San Inazio bezperan, egunean eta bigarrengoan izan dira, pilotalekuan; entzierro txikiak, azken bi egunetan, Elizkaletik pilotalekura. Ganadutegiak: Zelai Luze, Arno eta Lopene. Eskerrik asko denei! (lau bideo)

 

Aurten ere bai entzierro txikia eta zezen jolasak

Uztailak 29, 2016 0 Zezen Beltz

San Inazio bezperan zezen txikiekin jolasak izango dira, egunean entzierro txikia eta zezen jolasak, eta bigarrengoan ere bai, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Hiru egunetako egitaraua hemen:

Atzoko errekorte batzuk

Uztailak 26, 2016 0 Zezen Beltz

Errekortarien Txapelketako atzoko saioko zenbait une. Arribes Taurinas-ek egindako bideoa. Eskerrik asko!

'Use' irabazle errekortarietan, eta zezen plaza bete egin da

Uztailak 25, 2016 0 Zezen Beltz

Eusebio Sacristan Use (La Seca, Valladolid, Espainia) izan da gaur Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioko garailea –argazkian, 8 zenbakiarekin–. Hamabi errekortari aritu dira, eta Jonatan Estebanez Peta eta biak geratu dira buruz burukorako. Zaleek aurten ere bikain erantzun dute, bete egin dutelako zezen-plaza. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatu dute lehiaketa, udalaren laguntzarekin. Eskerrik asko denei!

Errekortarien saioa ikusteko, mugitu sarrerak erosteko

Uztailak 23, 2016 0 Zezen Beltz

Datorren astelehenean (hilak 25) izango da Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioa (18:30, zezen plazan). Oraindik ere eros daitezke sarrerak; oso ondo doa salmenta, eta aurten ere plazak itxura mundiala izango du. Hemen sarrerei buruzko xehetasunak.

Errekortarien saioaren sustapen bideoa

Uztailak 20, 2016 0 Zezen Beltz

Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioaren sustapen bideoa da. Datorren astelehenean izango da lehiaketa (18:30). Informazio gehiago (parte hartzaileak, sarrerak...).

Paquito Murillo: "Errekortariontzat oso plaza ona da Azpeitikoa"

Uztailak 19, 2016 0 Zezen Beltz

Paquito Murillo errekortaria (Humanes, Madril; 25 urte) izan da Azpeitiko azkeneko bi urteetako lehiaketen irabazlea (iazko bideoa). Aurten laugarren aldiz etorriko da (hilaren 25ean izango da saioa; 18:30). Elkarrizketa txiki bat egin dio Zezen Beltz-ek.

Iazko lehiaketako bideo bat

Uztailak 17, 2016 0 Zezen Beltz

Iazko Errekortarien Txapelketako bideo bat da hau, Azpeitiko saiokoa, 'Urola Kostako Hitza'-rena. Paquito Murillo izan zen irabazlea (datorren astean harekin elkarrizketa txiki bat argitaratuko dugu). Hilaren 25ean izango da aurtengo lehiaketa (18:30). Aurkezpeneko albistea.

Errekortari onenak uztailaren 25ean Azpeitiko saioan

Uztailak 15, 2016 0 Zezen Beltz

Hamabi errekortari ariko dira, eta sei zezen. Kanporaketa fase baten ondoren, onenekin buruz buruko lehia izango da bukaeran. 18:30ean hasiko da, zezen plazan, Zezen Beltzek eta Toropasionek antolatuta. Gaur aurkeztu dugu saioa.

3.orria, 17(e)tik
3