Errekortariak, making of

Uztailak 28, 2017 0 Bestelakoak

Joan den Santio Eguneko Errekortarien Txapelketako bideo berezi bat egin du Alex Berasategik.

Errekortarietako argazki bilduma

Uztailak 27, 2017 0 Bestelakoak

Joan den astearteko Errekortarien Txapelketako argazki bilduma: 140 irudi. Alberto Belokiren 15, Rafa Lagunaren 76, Iñaki Etxenagusiaren 13, Jexus Artolaren 15 eta Juan Carlos del Pozoren 21. Eskerrik asko! Hemen bilduma.

Aurten ere 'Use' irabazle

Uztailak 25, 2017 0 Bestelakoak

Iaz bezala, Eusebio Sacristan 'Use'-k irabazi du Azpeitiko Errekortarien Txapelketa. Dany Alonsorekin jokatu du finala. Hamabi errekortari lehiatu dira, ikuskizun eder batean. Berriz ere bete egin da zezen plaza. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatu dute saioa. Eskerrik asko denei! Argazki bilduma (saninazioetan: bigantxak, entzierro txikiak eta zezen jolasak; ordura arte).

 

Zezenak bizio, entzierroetan

Uztailak 11, 2017 0 Bestelakoak

Iruñeko sanferminetako entzierroak huts egin ezinezko hitzorduak dira Alex eta Asier Berasategi anaientzat. Umetan telebistan ikusten zituzten, eta, orain, Telefonicako zatian egiten dute lasterka. (argazkian, Alex eta Asier Berasategi, Iruñean, Udaletxe plazan).

Errekortarien Txapelketako sarrerak salgai jada aste honetan

Uztailak 10, 2017 0 Bestelakoak

Hilaren 25ean izango da saioa, Santiyo egunez, Azpeitiko zezen plazan (18:30). Numeratu gabeko sarrerak asteazken honetatik aurrera egongo dira salgai, ohiko tabernetan. Numeratuak, ostiraletik aurrera, udaletxe azpian. 0-4 urte artekoek ez dute ordaindu beharrik, baina heldu baten magalean egon beharko dute. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute. (argazkia, iazko saio bat da)

18 urteko azpeitiar batek adarkada jaso du Iruñeko entzierroan, eta ebakuntza egin diote

Uztailak 13, 2013 0 Bestelakoak

Ander Beobide C.-k ezkerreko besapean jaso du adarkada, bost zentimetrokoa, kailejoian jende pilaketa sortu denean. Zezen plazan bertan operatu dute, eta geroztik erietxe batean ingresatuta dago, pronostiko larriarekin. Azken ordukoa (18:00): Ander Beobidek Twitterren esan du "ondo" dagoela. "Danon informaziyoako, ondo nao! Eskerrikasko animueatik!".

Azpeitiarrak tartean Iruñeko entzierroetan

Uztailak 12, 2013 0 Bestelakoak

Aurten ere herritar batzuk izan dira korritzen sanferminetako entzierroetan. Hemen bideo guztiak.

Uztailak 14

Ver vídeo
 

Aratz Errekako zekorketa

Maiatzak 17, 2012 0 Bestelakoak

Zekorketa eta guzti ospatu dituzte sanisidroak Aratz Errekan. Larunbatean (maiatzaren 12an) frontoi ondoko plaza txikian moldatu zuten ikuskizuna Jabier 'Niño de Ibarrola' toreroak, 'Txikiye de la Capea' banderilleroak eta 'Loiolako Santxo Pantza' pikadoreak, Lopeneren zezen txikiekin. Hemen bideoa ('uztarria.com') eta argazki batzuk. 

Handitan, ganaduzalea

Irailak 12, 2011 0 Bestelakoak

Josu Arregi 'Lopene' Zezen Beltzeko kideak ganadutegia jarri duela dakar 'Noticias de Gipuzkoa' egunkariak, erreportaje zabal batean. Ertxin mendian jarri du. 

Mutrikuko Olatz auzoak badu bere zezen-plaza txikia

Maiatzak 19, 2011 0 Bestelakoak

Aurreko igandean estreinatu zuten, ermita ondoan. Zezen txikiekin eta poniekin ibiltzeko aukera egongo da.

Bernabe Aranguren: “Beldurrik ez diet zezenei; errespetua handia"

Urriak 02, 2010 0 Bestelakoak

(2009ko abuztua, Uztarria herri aldizkaria)

Aurtengoarekin, hogei urtez segidan irten du Iruñeko entzierroan. Zezenen aurrean lasterka egitea berezia omen.

Azpeitiarrak sanferminetan

Urriak 02, 2010 0 Bestelakoak

(2009/07/14, Uztarria.com)

Iñaki Elortza kazetaria eta Joxe Ramon Larrañaga argazkilaria lanean egon dira Iruñean. Festetako azken orduetan euren sentsazioak azaldu dituzte.

San Fermin Txiki, Azpeitian

Urriak 02, 2010 0 Bestelakoak

(2009/07/07, Uztarria.com)

Azpeitiko udaleku irekietako umeek San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur, uztailak 7. Sindikatu Zaharretik bota duten suziriarekin hasi da entzierroa, 12:30ean. Plaza Txikitik abiatu dira korrikalari gazteak, Alde Zaharreko kaleetan zehar, Frontoi Txikira iritsi arte. Bideo honetan entzierroko une batzuk jaso ditugu.

Entzierro txikia Azpeitian

Urriak 02, 2010 0 Bestelakoak

(2008/07/07, Uztarria.com)

Atzo, igandea, bota zuten Iruñean sanferminei hasiera emateko txupinazoa. Azpeitian sanferminen harira, entzierro txikia egin dute gaur udalekuetan dabiltzan umeek. Alde zaharreko kaleetan barrena ibili dira korrikalari txikiak zezenengandik ihesi.

Hogei urtean entzierroan

Urriak 02, 2010 0 Bestelakoak

(2007ko abuztua, Uztarria herri aldizkaria)

Aurten 20. urtez segidan irten du Iruñeko entzierroan Mikel Arrietak (1966). Aurrenekoetan bakanen batean irteten zuen. Orain ia egunero, autoan joanda. Uztailaren 10 eta 12an harekin izan ginen.

Haurrek sanferminak ospatu dituzte entzierroa eginda

Urriak 02, 2010 0 Bestelakoak

(2006/07/07, Uztarria.com)

Gaur eguerdian, udaleku irekietan parte hartzen ari diren haur eta gaztetxoek sanferminak ospatu dituzte. 12:00etan pregoia irakurri ondoren, txupinazioa bota dute Sindikatu Zaharreko balkoitik. Ondoren, entzierroa egin dute alde zaharreko kaleetan.

Goiz bat entzierroko argazki-giroan

Urriak 01, 2010 0 Bestelakoak

(2000ko abuztua, Uztarria herri aldizkaria)

Sanferminetan, oinarrian, gauza bera dago egun guztietan, baina egun guztiak dira desberdinak. Joxe Ramon Larrañagak esan dezake hori: egunero entzierroko argazkiak ateratzen ibiltzen da, baina egunero ditu egoera desberdinak. Uztarria berekin egon zen, Iruñean, uztailaren 13an, goizez.