Aitor Cordobak sokamutil izateari utziko dio karnabal hauetan

Otsailak 06, 2016 0 Sokamutilak

Elkarrizketa egin dio 'Uztarria' herri aldizkariak. Sokan jartzearen ametsa duela hamabost urte bete zuen. Karnabaletan jantziko ditu azkenekoz praka zuriak. "Zezena atera aurreko Erdikaleko giroa ederra dun”.

Beteranoak sokan jai karnabal eguerdian

Otsailak 05, 2016 0 Sokamutilak

Klasikoa bihurtzen ari da: jai karnabalean eguerdiko zezenean sokan, sokamutil ohiak. Aurten: Aitor Unanue, Iñaki Zuloaga, Haritz Segurola Xague, Fernando Arakistain eta Aitor Iriarte Txato. 12:00-12:30eko saioan ariko dira, Bergarako Zezenak ganadutegiko idisko batekin. Erretiratu zirenean, 'Uztarria'-k eta 'Urola Kostako Hitza'-k elkarrizketak egin zizkieten. Hemen haien datuak eta esan bana:

Animoak Omarri, eskerrak sokamuturzale denei

Otsailak 14, 2013 0 Sokamutilak

Azpeitiko sokamutilek ohar bat atera dute karnabalen ondoren. Labanaz zauritutako Omar A. zezenzaleari animoak eman dizkiote. Sokamuturzale denei, berriz, eskerrak eguraldi txarrarekin ere zezenean ibiltzeagatik.

Asier Berasategi: "Hitz egiteko deitu zidaten eta joan nintzenerako nire izena jarrita zuten egutegian"

Otsailak 07, 2013 0 Sokamutilak

Sokamutilen taldeko kide berria Karnabaletan aterako da aurreneko aldiz sokan. Urduritasun puntu batekin baina, batik bat, "gogo handiarekin" eta igande eguerdia iristeko zain dago Asier Berasategi. (elkarrizketa: uztarria.com)

Aldaketak sokamutilen taldean

Urtarrilak 31, 2013 0 Sokamutilak

Aitor Iriarte 'Txato' iazko karnabaletan zen sokamutil azkeneko aldiz irtetekoa (Hitza-k elkarrizketa egin zion aurretik), baina kontu bategatik ezin izan zuen atera sokan, eta aurten eman dio ibilbideari bukaera, San Sebastian festetan. Urtarrilaren 21ean irten zuen azkeneko aldiz sokan —ordukoa da beheko argazkia; ezkerretik bigarrena da—. Karnabaletan sokamutil taldeak kide berri bat izango du: Asier Berasategi 'Patxo'. Alex sokamutilaren anaia da. Eskerrik asko Txatori eta ongi-etorri Patxori.

Aitor Iriarte 'Txato'-k astearte karnabalean utziko dio sokamutil izateari

Otsailak 17, 2012 0 Sokamutilak

(2012-KO ARAZO BAT ZELA-ETA, AZKENEAN 2013-AN UTZI ZUEN) Etxetik datorkio zezenekiko zaletasuna Aitor Iriarte 'Txato'-ri (Azpeitia, 1976). Gogoan du, haurra zela amak zezena ukitu zuela-eta eskua gerturatzen ziola usaintzeko. "Txikitako oroitzapen hori ondo gogoan dut". Gaur egun sokamutilen artean beteranoena da, baina asteartean azkenengo aldiz irtengo du sokan. Hemen karnabaletako sokamuturraren egitaraua.

Sokamutilaren eskultura, besomotz

Urtarrilak 12, 2012 0 Sokamutilak

Pilotalekuan dagoen sokamutilaren eskulturari beso bat falta zaio, ezkerrekoa, argazkian ageri den bezala. Sokaren zati bat ere falta da. Javier Iraetak egindako eskultura da, eta 2002an inauguratu zuten, jai karnabalean.

Joseba Senperena: "Zezena gertu dabilenean arriskua ere gertu izaten da"

Martxoak 10, 2011 0 Sokamutilak

(Urola Kostako Hitza, 2011-03-10)

Hasiera onik egin ez arren, sokamutil jarraitzeko gogorik ez zaio xahutu Joseba Senperenari (Bidania-Goiatz, 1987). Azpeitiko inauterietako sokamuturretan hartu du parte estreinakoz, eta eskuin eskumuturra hautsi du.

Oskar Osinalde: "Momentu zirraragarrienak Erdi kalekoak dira"

Otsailak 21, 2011 0 Sokamutilak

(Berria, 2011-02-20)

Sakrifizio handia eskatzen du sokamutil izateak. Sasoi onean egoteaz gain, zaletasun eta gogo handia behar da festak aldera batera utzi eta zezenari sokatik tiratzeko ardura hartzeko. Ez da egun bakarreko jarduna, luzerako konpromisoa baizik. Zuriz jantzita eta zapi eta gerriko gorria soinean dutela, zezenak gidatzen dituzte herriko kaleetan zehar.

Haritz Segurola: “Dena uzteko asmorik ere ez daukat"

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2010eko otsaila, Uztarria herri aldizkaria)

Orain dela hamar urte ametsa bete zuen lehen aldiz sokan jarri zenean. Aurtengo Karnabaletan jantziko ditu azken aldiz galtza zuriak.

Hamar urte eta gero, berriz eramango dute soka Erdi kalean gora

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2009/02/19, Urola Kostako Hitza)

Igandean, eguerdiko sokamuturrean sokamutil ibili izandako bost lagun aterako dira, horien artean Zipriano Aranbarri 'Xipri' eta Jesus Arakistain 'Aitzaki'. Zezena ala soka, nor iritsiko ote da aurren plazara? Hor omen dago jendearen "morboa", baina sokamutilak ez daude urduri.

Sokamutilen bilkura

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2009/02/14, Uztarria.com)

Sokamutil dabiltzanak eta ibilitakoak bildu dira gaur, otsailak 14, Loiola Hotelean bazkaltzeko. Bakarren batzuk falta izan arren ia 40 lagun bildu dira. Lepoko zapi gorriak ere estreinatu dituzte mutilek, herriko armarri eta guzti. Aurreneko aldia da horrelako bazkari bat antolatzen dutela. Sokamutilekin batera, Udaleko Festa batzordeburua eta izandakoak ere bildu dira.

Sokamutilen arteko bazkaria antolatu dute otsailaren 14rako

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2009/02/03, Urola Kostako Hitza)

Gaur egun sokamuturrean sokan ibiltzen direnak eta ibili izandakoak biltzeko asmoa dute. Udaleteko Festetako batzordeburu izandakoak ere bazkarira joango dira.

Sokako sekretutxoak

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2009ko otsaila, Uztarria herri aldizkaria)

Sokamuturrerako zaletasunak eraman zituen sokamutil izatera. Sokari utzi bazioten ere, afizioa ez dute galdu. Gustatuz gero, betirako da.

Jagoba Labaka: "Erdi kaletik herriko plaza artekoa ederra da oso"

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2008/01/30, Urola Kostako Hitza)

Karnabaletan hasi behar zuen sokamutil, baina beste batek min hartu zuen eta sansebastianetan ibili zen aurrenekoz lan horretan. Txikitatik "gustukoa" izan du sokamuturra.

Mikel Odriozola: "Sokamutilak dira lehengusuak eta beti eman izan didate inbidia"

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2007/02/16, Urola Kostako Hitza)

Mikel Odriozola aurtengo karnabaletan aterako da lehenengo aldiz sokamutil.

Iñaki Zuloaga: "Adinagatik eta lanagatik utziko diot sokari"

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2007ko otsaila, Uztarria herri aldizkaria)

Iñaki Zuloagari umetatik datorkio zezenarekiko zaletasuna. Orain dela 14 urte egin zen sokamutil, baina aurtengoa izango du sokaren zaindari igaroko duen azkena; karnabaletan sokari uzteko erabakia hartu du.

Sokamutilak lokal berrian prestatzen sokamuturrerako

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2007ko urtarrila, Urola Kostako Hitza)

Sokamutilek ere izaten dute lana soka prestatzen festen aurretik. Aurten, lokal berria estreinatu dute Damason, eta gustura daude.

Alex Berasategi: "Hartzubia dut zezenean ibiltzeko lekurik gustukoena"

Urriak 01, 2010 0 Sokamutilak

(2006/01/19, Urola Kostako Hitza)

Alex Berasategi sokamutil berria da, sansebastianetan bi egunetan (San Sebastian egunean eta igandean) ibiliko da sokan.

1.orria, 2(e)tik
Hasiera
Aurrekoa
1