Zezen Beltzen 10. urteurrena: ekitaldia eta mokadua

Urriak 08, 2018 0 Zezen Beltz

Zezen Beltz elkarteak 10 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori datorren ostiralean ospatuko dugu (19:30, Sanagustin), Zezen Beltz asteburuaren barruan. Zatoz!

Zezen Beltzen 10. asteburua, urriaren 12, 13 eta 14an

Urriak 01, 2018 0 Zezen Beltz

Azpeitiko sokamuturrak 500 urte bete ditu aurten, eta ederki ospatu dugu, baina aurten bete da beste urteurren bat, apalagoa bada ere: 10 urte kunplitu ditu Zezen Beltz elkarteak. Eta, orain, elkartearen 10. asteburua antolatu dugu: urriaren 12an, 13an eta 14an izango da. Egitaraua, oparoa.

Xabier Iturralde: "Asko gustatuko litzaidake Azpeitian errekortari aritzea; uste dut herrian jarduteak xarma duela"

Abuztuak 30, 2018 0 Zezen Beltz

(Uztarria.eus)

Xabier Iturraldek (Azpeitia, 2000) errekortari onenaren saria jaso zuen joan zen ostiralean Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak) egindako erakustaldian. Aurtengo txapelketak amaitu ditu Iturraldek, baina zezenaren aurrean ibiltzen jarraituko duela dio; "gogotsu", gainera.

Giro polita saninazioetan

Abuztuak 03, 2018 0 Zezen Beltz

Aurten ere entzierro txikiak, zezen txikiekin jolasak eta bigantxak izan dira San Inazio festetan. Eta berriz ere, giro polita eta jende asko. Zezen Beltzen izenean, eskerrik asko parte hartzaile eta laguntzaile denei! Hemen festa hauetako bideo batzuk:

Saninazioetako programa

Uztailak 26, 2018 0 Zezen Beltz

Saninazioetan, Pilotalekuan:
Uztailak 30:
-18:00. Bigantxak eta zezen txikiak.
Uztailak 31:
-12:30. Entzierro txikia.
-18:00. Zezen txikiekin jolasak.
Abuztuak 1:
-12:30. Entzierro txikia.
-17:30. Zezen txikiekin jolasak.
Abuztuak 2:
-07:30. Bigantxak.

'Use' nagusi, Errekortarien Txapelketan

Uztailak 23, 2018 0 Zezen Beltz

Azpeitiko zezen plaza jendez lepe bete zen atzo, uztailak 22, Errekortari Txapelketaren saiorako. Ia hiru orduko ikuskizuna eskaini zuten txapelketan parte hartu zuten hamabi errekortariek, eta giro ederra nagusitu da saioak iraun duen bitartean. Finala hiru laguneko bi taldetan jokatu zuten, eta azken urteetan egin bezala, Eusebio Sacristan Use (La Seca, Valladolid, Espainia) izan zen nagusi. Bigarren sailkatu zen Javier Trabanas eta hirugarren Ravid Ramirez Peque

Hamahiru errekortari uztailaren 22an Azpeitiko saioan

Uztailak 12, 2018 0 Zezen Beltz

Kanporaketa fase baten ondoren, hiru onenekin finala izango da. 18:30ean hasiko da, zezen plazan, Zezen Beltzek eta Toropasionek antolatuta. Gaur arratsaldean izan da aurkezpena. Sarrerak bihartik (ostirala) salgai: tokiak-ordutegiak eta prezioak.

 

Zezen Beltz IX. asteburuko Grand Prix solidarioa, bideoan

Urtarrilak 05, 2018 0 Zezen Beltz

Pasa den urriaren 14an izan zen ekitaldia, Azpeitiko zezen plazan. Sarrerekin bildutako diruaren ondorioz, 4.600 euro eman zizkion Zezen Beltzek Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari.

Grand Prixeko argazki bilduma

Urriak 23, 2017 0 Zezen Beltz

Zezen Beltz IX. asteburuko Grand Prix solidarioko 339 irudirekin argazki bilduma sortu dugu. Urriaren 14an izan zen ekitaldiia, eta han bildutakoarekin 4.600 euro eman genizkion Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari.

Zezen Beltz IX. asteburua, iruditan

Urriak 13, 2017 0 Zezen Beltz

Bukatu da Zezen Beltz IX. asteburua. Aurten ere gustura egoteko moduan gaude, jende asko ibili baita. Larunbateko Grand Prix solidarioan bildutako diruaren ondorioz, 4.600 euro eman dizkogu Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari. Eskerrik asko denoi!

Eman arnasa

Urriak 10, 2017 0 Zezen Beltz

Aurtengo Zezen Beltz asteburuan ere Grand Prix-en (larunbata, 17:00) ateratzen den dirua elkarte sozial batentzako bideratuko dugu. Aurten Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearentzat izango da. Arnas fisioterapia, fibrosi kistikoa dutenentzat bizi kalitate on bat mantentzeko ezinbesteko tresna da. EAEko elkarteak dio erakundeen aldetik nahikoa laguntza ez dutela jasotzen eta halako jaialdiak oso lagungarri zaizkiela. 

Entzumen desgaitasuna duen entzierro lasterkaria

Urriak 06, 2017 0 Zezen Beltz

Hilaren 13an hasiko da Zezen Beltz IX. asteburua, Sergio dokumentalarekin (19:00, Soreasu). Entzierro lasterkari iaioa da Sergio Colas nafarra, eta entzumen desgaitasuna du. Elkarrizketak egin dizkiegu Carlos Caro dokumentalaren zuzendariari eta Colasi berari. Era berean, hemen lanaren trailerra.

Hemen da Zezen Beltz IX. asteburua

Urriak 02, 2017 0 Zezen Beltz

Bederatzigarren aldiz antolatu du Zezen Beltz elkarteak udazkeneko aste bukaera berezia. 2008an sortu genuen elkartea, eta hurrengo urtean egin genuen I. asteburua. Harrezkero ez dugu hutsik egin. Aurtengo edizioa ere bete-betean dator. Datorren astean izango da: urriaren 13an, 14an eta 15ean. Zatoz! 

Herritarren erantzun mundiala aurten ere

Abuztuak 02, 2017 0 Zezen Beltz

Oso ondo joan dira saninazioetako kaleko zezen ekitaldiak: bigantxak, entzierro txikiak eta zezen txikien jolasak. Jendetza bildu da berriz ere. Eskerrik asko denei! Bideoan, zezen txikiak entzierro bukaeran San Inazio egunean, Pilotalekuan.

Saninazioetan: bigantxak, entzierro txikiak eta zezen jolasak

Uztailak 27, 2017 0 Zezen Beltz

Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an izango dira ekitaldiak. Bideoa, iazko San Inazio Eguneko entzierro txikikoa da.

;

Hamabi errekortariren ikuskizuna Santiyo Egunean

Uztailak 20, 2017 0 Zezen Beltz

Kanporaketa fase baten ondoren, bi onenekin buruz buruko lehia izango da bukaeran. 18:30ean hasiko da Errekortarien Txapelketako saioa, zezen plazan, Zezen Beltzek eta Toropasionek antolatuta. Gaur izan da aurkezpena, Azpeitiko zezen plazan. Salgai daude sarrerak.

Zezen Beltzen YouTubeko kanalak, 200.000 ikustaldi pasa!

Martxoak 14, 2017 0 Zezen Beltz

Zezen Beltz elkartearen YouTubeko kanalak 200.000 ikustaldi gainditu ditu aste honetan. Ia 202.800 dauzka oraintxe bertan. Datu bikaina delakoan gaude. 2011ko otsailetik dugu youtube.com/zezenbeltz2010; duela sei urtetik, beraz. Bideoak Azpeitiko sokamuturrekoak (handikoak nahiz txikikoak), zezen txikietakoak, Grand Prixekoak, errekortarien txapelketakoak, entzierro txikikoak edota sokamuturraren kongresuetakoak dira. Soka ez da eten dokumentala ere badugu igoa, atalka. Ikus-entzuneko arloan artxiboa osatzen joateko sortu genuen YouTubeko kanala. Eskerrik asko bisitari denei!

Grand Prixeko unerik onenak

Azaroak 25, 2016 0 Zezen Beltz

Joan den urriaren 15ean izan ziren Grand Prixeko jolasak, Zezen Beltz VIII. asteburuaren barruan. Saioa osorik ikusgai jarri genuen, eta orain, hango momenturik onenekin bideo bat egin dugu (goikoa).

Helduen entzierroaren bideo montajea

Azaroak 17, 2016 0 Zezen Beltz

Aurtengo Zezen Beltz asteburuko (VIII.a) egin dugu lehenengo aldiz helduen entzierroa, eta oso gustura geratu ginen, ederki atera zelako. Kamera batzuk jarri genituen ibilbidean, eta orain osatu dugu bideo montajea; goikoa da. Urriaren 16an izan zen entzierroa; sei zezen atera ziren Mixikordi barrenetik, eta Fideo alderaino joan-etorria egin zuten, bi aldiz.

VIII. asteburuko argazki bilduma

Azaroak 16, 2016 0 Zezen Beltz

Joan den urriaren 15ean eta 16an izan zen Zezen Beltz VIII. asteburua (balorazioa), eta orain osatu dugu orduko ekitaldien argazki bilduma, 248 irudirekin. Helduen entzierroko eta zezen bolaztatuko 111 argazki daude, Grand Prix solidarioko 64, lehenengo sokamutur txikiko 35 eta bigarrengoko 38. Bihar, entzierroko bideo landu bat jarriko dugu ikusgai hemen.

1.orria, 7(e)tik
Hasiera
Aurrekoa
1