18 urteko azpeitiar batek adarkada jaso du Iruñeko entzierroan, eta ebakuntza egin diote

Uztailak 13, 2013 0 Bestelakoak

Ander Beobide C.-k ezkerreko besapean jaso du adarkada, bost zentimetrokoa, kailejoian jende pilaketa sortu denean. Zezen plazan bertan operatu dute, eta geroztik erietxe batean ingresatuta dago, pronostiko larriarekin. Azken ordukoa (18:00): Ander Beobidek Twitterren esan du "ondo" dagoela. "Danon informaziyoako, ondo nao! Eskerrikasko animueatik!".

Azpeitiarrak tartean Iruñeko entzierroetan

Uztailak 12, 2013 0 Bestelakoak

Aurten ere herritar batzuk izan dira korritzen sanferminetako entzierroetan. Hemen bideo guztiak.

Uztailak 14

Ver vídeo
 

Aratz Errekako zekorketa

Maiatzak 17, 2012 0 Bestelakoak

Zekorketa eta guzti ospatu dituzte sanisidroak Aratz Errekan. Larunbatean (maiatzaren 12an) frontoi ondoko plaza txikian moldatu zuten ikuskizuna Jabier 'Niño de Ibarrola' toreroak, 'Txikiye de la Capea' banderilleroak eta 'Loiolako Santxo Pantza' pikadoreak, Lopeneren zezen txikiekin. Hemen bideoa ('uztarria.com') eta argazki batzuk. 

Handitan, ganaduzalea

Irailak 12, 2011 0 Bestelakoak

Josu Arregi 'Lopene' Zezen Beltzeko kideak ganadutegia jarri duela dakar 'Noticias de Gipuzkoa' egunkariak, erreportaje zabal batean. Ertxin mendian jarri du. 

Mutrikuko Olatz auzoak badu bere zezen-plaza txikia

Maiatzak 19, 2011 0 Bestelakoak

Aurreko igandean estreinatu zuten, ermita ondoan. Zezen txikiekin eta poniekin ibiltzeko aukera egongo da.

2.orria, 4(e)tik
2