Aitor Cordobak sokamutil izateari utziko dio karnabal hauetan

Otsailak 06, 2016 0 Sokamutilak

Elkarrizketa egin dio 'Uztarria' herri aldizkariak. Sokan jartzearen ametsa duela hamabost urte bete zuen. Karnabaletan jantziko ditu azkenekoz praka zuriak. "Zezena atera aurreko Erdikaleko giroa ederra dun”.

Beteranoak sokan jai karnabal eguerdian

Otsailak 05, 2016 0 Sokamutilak

Klasikoa bihurtzen ari da: jai karnabalean eguerdiko zezenean sokan, sokamutil ohiak. Aurten: Aitor Unanue, Iñaki Zuloaga, Haritz Segurola Xague, Fernando Arakistain eta Aitor Iriarte Txato. 12:00-12:30eko saioan ariko dira, Bergarako Zezenak ganadutegiko idisko batekin. Erretiratu zirenean, 'Uztarria'-k eta 'Urola Kostako Hitza'-k elkarrizketak egin zizkieten. Hemen haien datuak eta esan bana:

Animoak Omarri, eskerrak sokamuturzale denei

Otsailak 14, 2013 0 Sokamutilak

Azpeitiko sokamutilek ohar bat atera dute karnabalen ondoren. Labanaz zauritutako Omar A. zezenzaleari animoak eman dizkiote. Sokamuturzale denei, berriz, eskerrak eguraldi txarrarekin ere zezenean ibiltzeagatik.

Asier Berasategi: "Hitz egiteko deitu zidaten eta joan nintzenerako nire izena jarrita zuten egutegian"

Otsailak 07, 2013 0 Sokamutilak

Sokamutilen taldeko kide berria Karnabaletan aterako da aurreneko aldiz sokan. Urduritasun puntu batekin baina, batik bat, "gogo handiarekin" eta igande eguerdia iristeko zain dago Asier Berasategi. (elkarrizketa: uztarria.com)

Aldaketak sokamutilen taldean

Urtarrilak 31, 2013 0 Sokamutilak

Aitor Iriarte 'Txato' iazko karnabaletan zen sokamutil azkeneko aldiz irtetekoa (Hitza-k elkarrizketa egin zion aurretik), baina kontu bategatik ezin izan zuen atera sokan, eta aurten eman dio ibilbideari bukaera, San Sebastian festetan. Urtarrilaren 21ean irten zuen azkeneko aldiz sokan —ordukoa da beheko argazkia; ezkerretik bigarrena da—. Karnabaletan sokamutil taldeak kide berri bat izango du: Asier Berasategi 'Patxo'. Alex sokamutilaren anaia da. Eskerrik asko Txatori eta ongi-etorri Patxori.

1.orria, 5(e)tik
Hasiera
Aurrekoa
1