Aitor Iriarte 'Txato'-k astearte karnabalean utziko dio sokamutil izateari

Otsailak 17, 2012 0 Sokamutilak

(2012-KO ARAZO BAT ZELA-ETA, AZKENEAN 2013-AN UTZI ZUEN) Etxetik datorkio zezenekiko zaletasuna Aitor Iriarte 'Txato'-ri (Azpeitia, 1976). Gogoan du, haurra zela amak zezena ukitu zuela-eta eskua gerturatzen ziola usaintzeko. "Txikitako oroitzapen hori ondo gogoan dut". Gaur egun sokamutilen artean beteranoena da, baina asteartean azkenengo aldiz irtengo du sokan. Hemen karnabaletako sokamuturraren egitaraua.

Sokamutilaren eskultura, besomotz

Urtarrilak 12, 2012 0 Sokamutilak

Pilotalekuan dagoen sokamutilaren eskulturari beso bat falta zaio, ezkerrekoa, argazkian ageri den bezala. Sokaren zati bat ere falta da. Javier Iraetak egindako eskultura da, eta 2002an inauguratu zuten, jai karnabalean.

Joseba Senperena: "Zezena gertu dabilenean arriskua ere gertu izaten da"

Martxoak 10, 2011 0 Sokamutilak

(Urola Kostako Hitza, 2011-03-10)

Hasiera onik egin ez arren, sokamutil jarraitzeko gogorik ez zaio xahutu Joseba Senperenari (Bidania-Goiatz, 1987). Azpeitiko inauterietako sokamuturretan hartu du parte estreinakoz, eta eskuin eskumuturra hautsi du.

Oskar Osinalde: "Momentu zirraragarrienak Erdi kalekoak dira"

Otsailak 21, 2011 0 Sokamutilak

(Berria, 2011-02-20)

Sakrifizio handia eskatzen du sokamutil izateak. Sasoi onean egoteaz gain, zaletasun eta gogo handia behar da festak aldera batera utzi eta zezenari sokatik tiratzeko ardura hartzeko. Ez da egun bakarreko jarduna, luzerako konpromisoa baizik. Zuriz jantzita eta zapi eta gerriko gorria soinean dutela, zezenak gidatzen dituzte herriko kaleetan zehar.

Haritz Segurola: “Dena uzteko asmorik ere ez daukat"

Urriak 02, 2010 0 Sokamutilak

(2010eko otsaila, Uztarria herri aldizkaria)

Orain dela hamar urte ametsa bete zuen lehen aldiz sokan jarri zenean. Aurtengo Karnabaletan jantziko ditu azken aldiz galtza zuriak.

2.orria, 5(e)tik
2