Larunbat honetan, sokamuturra Errebalean

Azaroak 11, 2016 0 Sokamuturra

Aurten ere izango da Errebaleko San Martin festetan zezena, Zezen Beltz elkarteak antolatuta eta ordainduta. Egitaraua:

- 13:00: zezen txikiak eta poniak. Ganadutegia: Lopene.
- 16:30: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.

Iazko bideo bat da behekoa (gehiago, hemen):

Astearte karnabal goizeko eta arratsaldeko zezena

Maiatzak 26, 2016 0 Sokamuturra

2016ko karnabalak. Otsailak 9, astearte goiza: Lopene ganadutegia. Arratsaldea: Arno. Norbanakoek grabatu eta Zezen Beltz elkartearen Whatsappera bidalitako bideoekin eginiko montajeak dira. Eskerrik asko denei!

Giro polita Nuarben

Maiatzak 23, 2016 0 Sokamuturra

Helduentzako eta txikientzako sokamuturra izan zen atzo (igandea) Nuarben, Trinitate festetan. Arno ganadutegiko zezenak izan ziren, arratsaldez. Giro polita izan zen. Ohitura berreskuratu zenetik laugarren urtez segidan izan da sokamuturra Nuarbeko festetan, bertako festa batzordeak eta Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Nuarbetarrei eskerrik asko Zezen Beltzen izenean, festetan parte hartzeko aukera emateagatik eta beti izan duten irekitasunagatik. Argazkietan, lehen hiruretan helduentzako sokamuturra, laugarren irudian txikieneko une bat, eta bosgarrengoan, trikitilariak.

Igandean sokamuturra Nuarben

Maiatzak 19, 2016 0 Sokamuturra

Ohitura berreskuratu zenetik laugarren urtez segidan sokamuturra izango da igande honetan Nuarben, Trinitate festetan. 17:00etan hasiko da, bertako festa batzordeak eta Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Iazko argazkiak (irudian, haietako bat). Behean, festetako egitaraua.

Astelehen karnabaleko sokamuturreko bideoa

Apirilak 11, 2016 0 Sokamuturra

2016ko karnabalak. Otsailak 8, astelehen arratsaldea. Lopene ganadutegia. Norbanakoek grabatu eta Zezen Beltz elkartearen Whatsappera bidalitako bideoekin eginiko montajea da. Igandeko bi egin ditugu (I eta II), eta asteartekoa ere egingo dugu. Eskerrik asko denei!

5.orria, 33(e)tik
5