Aitor Cordobaren agurreko hitzak

Otsailak 10, 2016 0 Sokamuturra

Hamalau urtean aritu da sokamutil Aitor Cordoba, eta utzi egin du. Astearte karnabal arratsaldean egin zuen azken irteera.

Sokamutil beteranoen balorazioa

Otsailak 10, 2016 0 Sokamuturra

Aitor Unanue, IƱaki Zuloaga, Haritz Segurola, Fernando Arakistain eta Aitor Iriarte sokamutil ohiek irten zuten jai karnabal eguerdiko zezenean sokan. Gustura bukatu zuten. Hizlari: Unanue eta Arakistain, bukatzean.

Zezen Beltzen Youtubeko bideoek, 100.000 ikustaldi pasa

Otsailak 03, 2016 0 Sokamuturra

Zezen Beltz elkartearen Youtubeko kanalean dagoeneko bideoen 100.000 ikustaldi pasa daude. Duela bi aste gainditu genuen kopurua, eta 111.600 pasan gaude orain. 2011ko otsailaren 18an igo genuen lehen bideoa: sokamuturraren dokumentalari buruzko trailerra. Orain denera 135 bideo daude, eta hiru hauek dira ikusienak:

Bidali karnabaletan sokamuturrean grabatutako bideoak Zezen Beltzi

Otsailak 02, 2016 0 Sokamuturra

Zezen Beltzek ekimen berri bat jarriko du martxan karnabal hauetan: sokamuturreko bideo laburrak jaso nahi ditu, herritarrek telefono mugikorrez grabatutakoak. Helburua: sokamuturrean ikusentzuneko artxiboa osatzen joatea. Bideo bidaltzaileen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dugu. Whatsapp zenbaki honetara bidali bideoak: 717770069

Sokamuturra 'Sagardo tokian' doinuarekin

Urtarrilak 31, 2016 0 Sokamuturra

Gaur zortzi, jai karnabala! Tori berotzen hasteko Azpeitiko sokamuturra Sagardo tokian doinuarekin. Zezen Beltz elkartearen Soka ez da eten dokumentaleko (2011) zatia da. Dokumentala osorik.

7.orria, 32(e)tik
7