Karnabaletako sokamuturreko ordutegia eta ganadutegiak

Urtarrilak 29, 2016 0 Sokamuturra

Txikien eta, batez ere, helduen sokamutur saioak izango ditugu datozen festa hauetan. (bideoa: iazko jai karnabaleko arratsaldeko irteera, Josu Legarda-ereƱok grabatutakoa; Zezen Beltzen YouTubeko bigarren bideorik bisitatuena da, 5.500 pasarekin).

San Sebastian eguneko saioak

Urtarrilak 21, 2016 0 Sokamuturra

Atzo izan zen festetako bigarren sokamutur hitzordua. Berriz ere, jende pila. Ganadutegia: Arno. Albistean, bide batzuk. Eguerdian, plazan:

Sansebastianetakoaren atarikoa

Urtarrilak 17, 2016 0 Sokamuturra

Gaur arratsaldean izan da San Sebastian festetako helduen lehen sokamutur saioa, Bergarako Zezenak ganadutegiarekin. Eguerdian zezen txikiak izan dira (Lopene). Hemen bideo eta argazki batzuk. Asteazkenean, San Sebastian egunez, helduen sokamuturra: 12:00-12:30 eta 16:30-20:00. Atzoko irteerako bideoa:

Sokamuturrerako koilara berriak

Urtarrilak 12, 2016 0 Sokamuturra

Sokamuturrerako zezenarentzat koilara berriak dauzkagu, Espainiatik ekarrita. Iazko irailean Lodosan, sokako zezenaren kongresuan, koilara bat puskatu egin zen ustekabean, eta, segurtasun neurriak zorroztuta, berrien bila hasi ginen. Garai batean Azpeitiko lantoki batean egokitzen zituzten: Karreranean. Tailer hura itxi zenean, Ordiziatik ekarri genuen koilara sorta bat: Perez larru-dendatik. Hura ere itxi zen, eta oraingoan Euskal Herritik kanpora jo behar izan dugu: Torrelavegara (Kantabria). Julian Fernandez Diazek egin dizkigu berriak, eta San Sebastian festetako saioetan estreinatuko dugu aurrena (datorren igandean eta bihar zortzi). Behean, argazkiak.

Hilaren 17an ere, sokamuturra

Urtarrilak 06, 2016 0 Sokamuturra

San Sebastian egunean ez ezik, urtarrilaren 17an (igandea) ere izango da sokamuturra: 12:00etan zezen txikiak (Lopene ganadutegia) eta 16:30ean helduen sokamuturra (Bergarako zezenak). Urtarrilaren 20an, helduen zezena: 12:00etan eta 16:30ean (Arno).

8.orria, 32(e)tik
8