Errebaleko zezeneko bideoak eta argazkiak

Azaroak 15, 2015 0 Sokamuturra

Jende asko bildu zen atzo (larunbata) Errebalean, San Martin festetako zezen hitzordura. Eguerdian zezen txikiak eta pottokak izan ziren (ganadutegia: Zelai Luze); arratsaldean, helduen sokamuturra (Arno). Errebaleko festetako batzordearekin batera antolatu zuen Zezen Beltz elkarteak. Hemen lau bideo eta argazki batzuk.

Errebaleko festetako zezena, larunbat honetan

Azaroak 09, 2015 0 Sokamuturra

Azaroak 14:
- 13:00: zezen txikiak eta pottokak Errebalean. Ganadutegia: Zelai Luze.
- 16:30: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Arno.

Zezen Beltz elkarteak eta sanmartinetako festa batzordeak elkarlanean antolatuta.

100.000 bisita bi astean

Irailak 21, 2015 0 Sokamuturra

Lodosako sokamutur kongresuan Azpeitiko saioko zezen bat aldatzeko uneko bideoak 100.000 bisita jaso ditu bi astean. David Pipaon-en Facebook orrian ikusi, eta handik jaso dugu, YouTubera pasatuta. Kanpoko jendearentzat harrigarria da Azpeitiko sokamuturrean zezena aldatzeko kamioiko une hori. Irailaren 5ean izan zen gure sokamuturra.

Helburuak beteta itzuli gara Lodosako sokamutur kongresutik

Irailak 07, 2015 0 Sokamuturra

(albistean Azpeitiko 9 bideo). Pasa den aste bukaeran Lodosan (Nafarroa) izan gara Azpeitiko talde bat (35 bat lagun), sokamuturraren XII. kongresuan, Azpeitiko sokamuturra erakusteko eta hari buruzko kontuak azaltzeko. Helburuak beteta itzuli gara, gustura.

Lodosako sokamutur kongresua, argazkitan

Irailak 07, 2015 0 Sokamuturra

Joan den aste bukaeran izan da topaketa, eta han izan gara Azpeitiko talde bat. Albiste honetan, giroko 19 argazki. (Herrietako sokamutur erakustaldien bideoena, hemen).

9.orria, 32(e)tik
9