2018an Azpeitiko kaleko zezenak-sokamuturrak 500. urtea beteko du, eta Zezen Beltz Elkarteak, lehengo eta gaurko sokamutilek, Argazki Elkarteak, Musika Bandak, Udalak eta sokamuturzaleek osatutako herri batzordeak ospakizuneko logotipoa izateko lehiaketa bat jarri du abian. Lanak azaroaren 23ra artean aurkeztu ahal izango dira.
2018an herriko kaleko zezenak-sokamuturrak 500. urtea beteko du, eta Zezen Beltz Elkarteak, lehengo eta gaurko sokamutilek, Argazki Elkarteak, Musika Bandak, Udalak eta sokamuturzaleek herri batzordea osatu dugu ospakizuna antolatzeko.
Nuarbeko Trinitate festetan bosgarren urtez segidan izan da helduentzako eta txikientzako sokamuturra, gaur (larunbata), Arno ganadutegiko zezenekin. Nuarbeko Festa Batzordeak eta Zezen Beltz Elkarteak antolatu dute. Ederra izan da arratsaldea. Nuarbetarrei eskerrik asko! (albistean, gaurko hiru argazki).
(Uztarria.eus) Azpeitiko Argazki Elkarteak banatu ditu Sokamuturra 2017 Imanol Elias Saria argazki lehiaketaren garaikurrak. Jende asko elkartu da Udalak Foruen Ibilbidean jarri berri duen erakusketa aretoan. Han, zintzilikatuta, karnabaletako sokamuturrean eta jai giroan atera eta aurtengo lehiaketara aurkeztu diren 78 argazkiak jarri dituzte, gaur hasi eta apirilaren 23a arte zabalik izango den erakusketarako. (sari emateko argazki bilduma)
Sokamuturzaleek aurtengo karnabaletako zezenaz Zezen Beltz elkarteko Whatsapp-era bidalitako irudien muntaiak dira bi hauek (asteartekoa falta zaigu). Aurten zaleen 133 bideo jaso ditugu, eta, zozketan, Vanessa Ridruejori tokatu zitzaion bi lagunentzako afaria. Eskerrik asko denei!