'Sokamuturra', zezena non dabilen jakiteko mugikorrerako aplikazio berria

Otsailak 27, 2014 0 Sokamuturra

Azpeitiko Zezen Beltz elkarteak, Ukabi Informatika enpresarekin eta sokamutilekin elkarlanean, ‘sokamuturra’ izeneko aplikazio bat sortu berri du. Sokamuturrean zezena uneoro non dabilen eta lotuta non dagoen jakiteko app bat da. Android sistema daukaten mugikorretarako dago egina. Play Store-tik deskarga daiteke eta doakoa da. OHARRA: 'Sokamuturra' aplikazioa deskargatua dutenek, aktualizatu beharra dute. Izan ere, aldaketa txiki bat egin dugu. Eskerrik asko!

Bi berritasun sokamuturrean

Otsailak 25, 2014 0 Sokamuturra

Hemen dira karnabalak, eta tori sokamuturreko bi berritasun: Lopene ganadutegiak debuta egingo du inauterietan eta sokamutil berri bat izango dugu (Igor Sagardogi).

San Sebastian bezperan aldaketak sokamuturrean: zezena plazan lotu beharrean, Gipuzkoanon

Urtarrilak 12, 2014 0 Sokamuturra

Plazan gaueko danborradarako tresneri prestaketa lanetan ariko dira. Igandean 19:00etan bukatuko da sokamuturra. San Sebastian egunez, ohi bezala izango da dena.

Urriaren 20an sokamuturra egongo da, Zezen Beltzek antolatuta

Irailak 26, 2013 0 Sokamuturra

Aurten elkartearen festak berrikuntza batzuk izango ditu. Haietako bat: lehenego aldiz helduen sokamuturra egongo da.

Eskerrik asko!

Uztailak 02, 2013 0 Sokamuturra

Joan den asteburuan Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak) izan gara, Sokako Zezenaren aurtengo kongresuan Azpeitiko eta inguruko 37 lagun, Zezen Beltz elkarteak irteera antolatuta. Hamahiru herritako sokamuturraren erakustaldia egon da; haien artean, Azpeitikoarena. Igande goizean izan zen gurea, hemen egiten den berdin-berdin, eta dena oso ondo atera zen. Kongresuko antolatzaileak eta zaleak ere oso gustura geratu ziren. Zezen Beltzek eskerrak eman nahi dizkie...

15.orria, 33(e)tik
15