Marcos Gomez, Vanessa Ridruejo, Ander Beobide eta Jugatz Aldalur dira Zezen Beltz elkartearen sariak jasoko dituztenak. Herritarrei hirugarren urtez segidan eskatu diegu aurtengo karnabaletako zezeneko bideo laburrak bidaltzeko, eta aurreko bi urteetan baino gehiago jaso ditugu: 203 (2016an 121, iaz 133). Eskerrik asko denei. Bideoekin montajeak egiten eta argitaratzen hasiko gara. Sariak: bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean: Marcos Gomez. Irteera pelikularen ale bana: Vanessa Ridruejo, Ander Beobide eta Jugatz Aldalur.
Hirugarren urtez segidan sokamutur saioetan grabatutako bideo laburrak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Duela bi urte 121 bideo jaso genituen; iaz 133. Animatu aurten ere, sokamuturzaleok. Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarri gehiago:
Martxan da Azpeitiko sokamuturrak 500 urte (1518-2018) ospakizuneko Interneteko gunea: sokamuturra500.eus. Bosgarren mendeurreneko egitarauko albisteak, argazkiak, bideoak, elkarrizketak eta beste egongo dira. Jadanik badira ale batzuk. Datorren urtarrilaren 3an aurkeztuko dugu egitaraua, Sanagustin kulturgunean, prentsaurreko batean. Sansebastianak baino pixka bat lehenagotik karnabalak arte izango dira ekitaldiak.
Denera hamabi lagunen hamalau lan aurkeztu dira 'Azpeitiko sokamuturrak 500 urte' lehiaketan, eta datorren astean jarriko ditugu ikusgai. Eskerrik asko denei! Nuarbetarra da Eneko Gereño (1988), eta Informatika Aplikazioen Garapena ikasi zuen. Tarteka aurkeztu izan da logo eta kartel lehiaketa batzuetara –Antzerki Topaketetara, adibidez–, eta hau du aurreneko saria. 300 euro jaso ditu. "Logotipo sentziloa egitera joan nintzen, lehen bistadizoan antzematen dena zer den", dio Gereñok.
Atzo izan ziren zezen txikiak eta poniak eta helduen sokamuturra Errebaleko festetan; goizez eta arratsaldez. Ganadutegia: Lopene. Hemen argazki eta bideo batzuk.