Zezen Beltzen I. asteburua, argazkitan

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2009/10/19, Uztarria.com, Urola Kostako Hitza)

Zezenik kalera atera gabe, sokamuturra eta honen ingurukoak nagusi izan dira Azpeitian asteburuan, ostiralatik (urriak 16) hasi eta igandea (urriak 18) bitartean. Zezen Beltz elkartekoek lan asko egin behar izan dute ekitaldiz betetako I. asteburua antolatzeko, baina emaitzarekin eta jendearen erantzunarekin pozik gelditu dira.

Aurkeztu dute 'Azpeitiko sokamutilak' DVDa

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2009/10/16, Uztarria.com)

Atzo (ostirala) gauean aurkeztu zuten 'Azpeitiko sokamutilak' DVDa, Jexux Artola Argazki Elkarteko kideak egindakoa. Aurretik, mahaingurua egin zuten. Jende asko bildu zen Sindikatu Zaharrean. Zezen Beltz elkarteak asteburu honetarako antolatutako lehen ekitaldia izan zen. Argazkian, Artola, Oskar Osinalde sokamutila, Joxin Beloki sokamutil izandakoa eta Anton Albizu ganaduzalea, atzo.

Jexux Artola: "58 sokamutilen argazkiak jaso ditugu DVDan"

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2009/10/16, Urola Kostako Hitza)

Gaur 20:00etan aurkeztuko dute Azpeitiko sokamutilak DVDa, Sindikatu Zaharrean, eta sokamuturraren inguruko mahai-ingurua egingo dute (asteburuko egitarau osoa hemen). Sokamutilek eta Argazki Elkartekoek utzitako irudiekin osatu du lana Artolak; bihartik jarriko dute salgai, "modu onean".

Mikel Odriozola: "Larunbateko zezen jolasen ekitaldia, lehia sanoan eta umorez egingo dugu"

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2009/10/10, Urola Kostako Hitza)

Zezen Beltz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo astebururako. Antolaketan urtebete inguru daramatela dio Mikel Odriozola elkarteko kideak.

Zezen Beltz elkarteak 'Azpeitiko sokamutilak' DVDa aurkeztuko du urriaren 16an

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2009/10/07, Uztarria.com)

Beste hainbat ekimen ere egingo ditu hilaren 16, 17 eta 18an: herriko lau talderekin zezen jolasak izango dira zezen-plazan, ganadu txapelketa... Jexux Artola Argazki Elkarteko kideak egin du DVDa, hainbat lagunekin elkarlanean; 22 minutuko iraupena du.

24.orria, 26(e)tik
24