Jende pila bildu da entzierro txikian

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2009/08/01, Urola Kostako Hitza)

Saninazioen baitan Zezenbeltz Elkarteak antolatutako lehen entzierro txikiak jendetza bildu zuen atzo Elizkalean eta Pilotalekuan (Donejakue kalean). Entzierroari hasiera emateko ordua 12:30ean zegoen jarrita, baina parrokitik mezetara joandako jendeak irten zain egon ziren antolatzaileak. Ordurako, jendeak tokia hartua zuen bai entzierroaren ibilbidean jarritako hesietan, bai Pilotalekuko zezen-plaza txikiaren inguruan.

Jauzirik jauzi zezen-plazan

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2009/07/21, Urola Kostako Hitza)

Errekortari 2009ko finalerdian, Zezen Beltz elkarteak errekorte politenari emandako saria Pedro Hurtadok jaso du. Hogei errekortarik jokatu zuten finalerdia.

Hogei lagun ariko dira Errekortari 2009ko finalerdia jokatzen

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2009/07/16, Urola Kostako Hitza)

Txapelketaren antolatzaileek "punta-puntako" errekortariak eta zezenak iragarri dituzte Azpeitian. Zezen Beltz elkarteak errekorte onena ehun eurorekin eta garaikurrarekin sarituko du.

2009an entzierro txikiak hiru egunetan antolatuko dituzte

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2009/07/16, Urola Kostako Hitza)

Iaz arrakasta izan zutelako, aurten uztailaren 31n eta abuztuko lehen bi egunetan izango dira, 12:30ean, Zezen Beltzek antolatuta. Arratsaldeetan zezen txikien jolasak izango dira Pilotalekuan.

Zezen txikien entzierroak ikusmin handia sortu du

Urriak 02, 2010 0 Zezen Beltz

(2008/08/01, Urola Kostako Hitza)

Zezen txikien entzierroak ikusmin handia sortu zuen adin guztietako ikusleen eta parte-hartzaileen artean. Zezenek ziztu bizian osatu zuten parrokiatik Frontoi Txikirainoko ibilbidea, umeen gozamenerako.

25.orria, 26(e)tik
25