Helduen lehen entzierroa, arrakastatsua

Urriak 16, 2016 0 Zezen Beltz

Arrakastatsua izan da Zezen Beltz VIII. asteburuko helduen entzierroa. Lehen aldiz antolatu dugu, eta dotore irten du. Sei zezen atera dira Mixikordi barrenetik, arratsaldeko bostak pasatxo zirela, eta Fideo alderaino joan-etorria egin dute, bi aldiz. Jende asko izan da ibilbidean. Bideoa, Zezen Beltzek eta Uztarriak hartutako irudiekin osatutakoa da. BEHEAN, EGUNEKO BIDEO GEHIAGO ETA ARGAZKIAK.

VIII. asteburuko hasiera, umeen gozamenerako

Urriak 15, 2016 0 Zezen Beltz

Gaur hasi da Zezen Beltz elkartearen VIII. asteburua, eguerdian, sokamutur txikiarekin. Erdikaletik herriko plazara joan dira, bost sokamutil-neskek gidatuta. Ondoren, plazan, zezen txikiak eta poniak izan dituzte umeek. Eguerdi parte ederra pasatu dute. Jendetza bildu da. Hemen zortzi argazki.

Grand Prixean bildutako 6.000 euro Aspanogi elkarteari eman dizkio Zezen Beltzek

Urriak 15, 2016 0 Zezen Beltz

(Uztarria.eus.eko albistea) Azpeitiko zezen plaza ia goraino bete da gaur, urriak 15, arratsaldean, Zezen Beltz VIII. asteburuko Gran Prixean. Lau taldeak hartu dute parte jolasetan: Azpeitiak, Azkoitiak, Aspanogik eta Zezen Beltzek, eta bi mila lagunetik gora izan dira zezen plazan, jolasak ikusi eta giro ederrean arratsaldea pasatzera. Aurtengo Grand Prixa berezia izan da. Izan ere, solidarioa izanik, sarrerekin lortutako dirua Aspanogi minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkarteari eman dio Zezen Beltz Elkarteak: 6.000 euro. Gaurko bi bideo behean (Urola Kostako Hitza eta Uztarria).

Zezen Beltzen zazpiak salgai

Urriak 10, 2016 0 Zezen Beltz

Datorren zapatuan eta igandean (urriak 15-16), Zezen Beltz VIII. asteburuan, salgai izango ditugu elkartearen lepoko zapiak, sanferminetarako edo bestelakoetarako. Plazan jarriko dugun postuan egongo dira saltzen. Argazkian, zapi eredua.

Zezen Beltz VIII. asteburuan, berritasunak

Urriak 06, 2016 0 Zezen Beltz

Urriaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) izango da elkartearen urteroko ekitaldia. Bi berritasunak: Grand Prixa solidarioa izango da, zapatuan; eta igandean, helduen entzierroa. Hemen egitaraua.

4.orria, 25(e)tik
4