Zezen Beltzen aurtengo Grand Prix, solidarioa

Urriak 03, 2016 0 Zezen Beltz

Urriaren 15ean (larunbata) izango dira Grand Prix zezen jolasak, Zezen Beltz VIII. asteburuaren barruan, eta bildutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea da). Aurtengo Grand Prix, beraz, solidarioa izango da. 17:00etan hasiko dira jolasak, Azpeitiko zezen plazan, eta lau talde ariko dira, hamarna kidez osatutakoak. Taldeak: Aspanogi elkarteko kideak, Azkoitiko kuadrila bat, Zezen Beltz eta Azpeitiko elkarteetako kideak. Sarrerak hiru eurotan egongo dira salgai. Urriaren 15ean bertan zezen plazako lehiatiletan ez ezik, aurretik erosi ahal izango dira Azpeitian Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Izaro, Azpeitia eta Korralen; Azkoitian Zurt, Tta-kun eta Elurren. Irabazi asmorik gabeko elkartea da Zezen Beltz.

Zezen Beltz VIII. asteburua, urriaren 15-16an

Irailak 29, 2016 0 Zezen Beltz

Datorren urriaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) izango da Zezen Beltz asteburua. Hain zuzen, VIII. edizioa da aurtengo hau. Egitaraua eta bestelako xehetasunak datozen egunetan jakinaraziko ditugu, baina, ohi bezala, sokamutur txikia, zezen txikiak eta poniak, Grand Prix jolasak zezen plazan (izen-emateko aukera, laster), gastronomia... izango dira, eta berritasun bat. Iazko Zezen Beltz asteburua

Jende pila entzierro txikian eta zezen jolasetan

Abuztuak 02, 2016 0 Zezen Beltz

Aurtengo saninazioetan ere jende asko bildu da entzierro txikira eta zezen txikien jolasetara. Zezen Beltz elkarteak antolatu ditu. Zezen jolasak San Inazio bezperan, egunean eta bigarrengoan izan dira, pilotalekuan; entzierro txikiak, azken bi egunetan, Elizkaletik pilotalekura. Ganadutegiak: Zelai Luze, Arno eta Lopene. Eskerrik asko denei! (lau bideo)

 

Aurten ere bai entzierro txikia eta zezen jolasak

Uztailak 29, 2016 0 Zezen Beltz

San Inazio bezperan zezen txikiekin jolasak izango dira, egunean entzierro txikia eta zezen jolasak, eta bigarrengoan ere bai, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Hiru egunetako egitaraua hemen:

Atzoko errekorte batzuk

Uztailak 26, 2016 0 Zezen Beltz

Errekortarien Txapelketako atzoko saioko zenbait une. Arribes Taurinas-ek egindako bideoa. Eskerrik asko!

5.orria, 25(e)tik
5