Errekortari onenak uztailaren 25ean Azpeitiko saioan

Uztailak 15, 2016 0 Zezen Beltz

Hamabi errekortari ariko dira, eta sei zezen. Kanporaketa fase baten ondoren, onenekin buruz buruko lehia izango da bukaeran. 18:30ean hasiko da, zezen plazan, Zezen Beltzek eta Toropasionek antolatuta. Gaur aurkeztu dugu saioa.

Errekortarien Txapelketako sarrerak salgai

Uztailak 05, 2016 0 Zezen Beltz

Errekortarien Txapelketako Azpeitiko aurtengo saioa uztailaren 25ean izango da (Santio egunean), zezen-plazan, 18:30ean hasita. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatutako saioa da. Numeratu gabeko sarrerak salgai ohiko tabernetan; numeratuak, hilaren 15etik aurrera, udaletxe azpian. (argazkian, iazko saioko une bat)

Errekortarien saioa, uztailaren 25ean

Ekainak 21, 2016 0 Zezen Beltz

Aurrerapen gisa doakizue: Errekortarien Txapelketako Azpeitiko aurtengo saioa uztailaren 25ean izango da (Santio egunean), zezen-plazan, 18:30ean hasita. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatutako saioa da. Hurrengo asteetan jakinaraziko dugu non eta noiztik egongo diren sarrerak salgai.

Zezen Beltzen elastikoak salgai, Aitzaki dendan

Azaroak 23, 2015 0 Zezen Beltz

Zezen Beltz elkarteak duela hilabete bateko VII. astebururako ateratako kamisetak orain salgai Aitzaki Kirolak dendan daude, Sanjuandegin. Haurren, emakumezkoen eta gizonezkoen tailak daude, eta elastiko bakoitzak 15 euro balio du.

VII. asteburua, 81 iruditan

Azaroak 11, 2015 0 Zezen Beltz

Urriaren 24an eta 25ean izan zen Zezen Beltzen aurtengo aste bukaera, eta argazki bilduma bat osatu dugu. Grand Prixeko argazkiak, sokamutur txikikoak, zezen txikikoak eta pottoketakoak daude. Eskerrik asko Alex Berasategi eta Borja Eizagirre argazkilariei. 

7.orria, 25(e)tik
7