Errekortarien saioaren sustapen bideoa

Uztailak 20, 2016 0 Zezen Beltz

Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioaren sustapen bideoa da. Datorren astelehenean izango da lehiaketa (18:30). Informazio gehiago (parte hartzaileak, sarrerak...).

Paquito Murillo: "Errekortariontzat oso plaza ona da Azpeitikoa"

Uztailak 19, 2016 0 Zezen Beltz

Paquito Murillo errekortaria (Humanes, Madril; 25 urte) izan da Azpeitiko azkeneko bi urteetako lehiaketen irabazlea (iazko bideoa). Aurten laugarren aldiz etorriko da (hilaren 25ean izango da saioa; 18:30). Elkarrizketa txiki bat egin dio Zezen Beltz-ek.

Iazko lehiaketako bideo bat

Uztailak 17, 2016 0 Zezen Beltz

Iazko Errekortarien Txapelketako bideo bat da hau, Azpeitiko saiokoa, 'Urola Kostako Hitza'-rena. Paquito Murillo izan zen irabazlea (datorren astean harekin elkarrizketa txiki bat argitaratuko dugu). Hilaren 25ean izango da aurtengo lehiaketa (18:30). Aurkezpeneko albistea.

Errekortari onenak uztailaren 25ean Azpeitiko saioan

Uztailak 15, 2016 0 Zezen Beltz

Hamabi errekortari ariko dira, eta sei zezen. Kanporaketa fase baten ondoren, onenekin buruz buruko lehia izango da bukaeran. 18:30ean hasiko da, zezen plazan, Zezen Beltzek eta Toropasionek antolatuta. Gaur aurkeztu dugu saioa.

Errekortarien Txapelketako sarrerak salgai

Uztailak 05, 2016 0 Zezen Beltz

Errekortarien Txapelketako Azpeitiko aurtengo saioa uztailaren 25ean izango da (Santio egunean), zezen-plazan, 18:30ean hasita. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatutako saioa da. Numeratu gabeko sarrerak salgai ohiko tabernetan; numeratuak, hilaren 15etik aurrera, udaletxe azpian. (argazkian, iazko saioko une bat)

8.orria, 26(e)tik
8