Kamiseta berriak salgai

Urriak 20, 2015 0 Zezen Beltz

Kamiseta berriak atera ditu Zezen Beltz elkarteak (irudian, ereduak), eta VII. asteburuan ere erosi ahal izango dira. Larunbatean eta igandean izango da, hain zuzen, VII. asteburua. Egitaraua.

Grand Prixeko izen-ematea, ostegunera arte

Urriak 19, 2015 0 Zezen Beltz

Datorren larunbatean (urriaren 24an) izango da Zezen Beltzen VII. asteburuko Grand Prix jolas lehiaketa, eta orain arte 26 lagunek eman dute izena. Ostegunean bukatuko da epea. Izena info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orrian eman daiteke.

Datorren astean, Zezen Beltzen VII. asteburua

Urriak 15, 2015 0 Zezen Beltz

Urriaren 24an eta 25ean izango da, kuadrilen arteko Grand Prix jolas lehiaketa dela berritasun: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Zazpi proba izango dira: hiru, zezenekin egiteko; lau, zezenik gabe. Dagoeneko 24 lagunek eman dute izena; apuntatzeko, info@zezenbeltz.com helbidea. Horrez gain, asteburuan sokamutur txikia, animalia arraza desberdinen erakusketa, saiheski eta oilasko dastatzea, zezen bolaztatuak... egongo dira.

Zezen jolasen Grand Prixean, kuadrilen arteko lehia aurten

Urriak 07, 2015 0 Zezen Beltz

Urriaren 24an eta 25ean izango da aurten Zezen Beltzen asteburua, eta dei bat egin nahi dugu Grand Prix jolasetan parte hartzeko, ikuskizun berri bezala kuadrilen arteko lehiaketa egongo baita. Animatu, eta eman izena info@zezenbeltz.com helbidean. Urriaren 24an (larunbata) izango da saioa, Azpeitiko zezen plazan: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Iaz antolatu genuen lehenengo aldiz Grand Prixa (orduko argazki bilduma eta bideoa albistean).

Entzierro txikia, bideoan

Abuztuak 07, 2015 0 Zezen Beltz

Aurtengo saninazioetako entzierro txikiaren bideoa duzue hau. Festetan hiru egunez izan da txikientzako entzierroa, Zezen Beltzek antolatuta.

9.orria, 25(e)tik
9