Bigarren egunean ere, jende asko

Urriak 25, 2015 0 Zezen Beltz

Gaur bukatu da Zezen Beltz VII. asteburua, berriz ere jende asko izanda ekitaldietan: sokamutur txikian, oilasko eta saiheski dastatzean, animalia arraza ezberdinen erakusketan, eta zezen bolaztatuetan. Hurrengo egunetan egingo dugu balorazio bat. (atzoko jardunaldia). Behean, gaurko zazpi argazki.

Zezen Beltz VII. asteburua: lehen eguna, zortzi bideotan

Urriak 24, 2015 0 Zezen Beltz

Jende asko ibili da aurreneko jardunaldian. Eguerdian sokamutur txikia egin da. Arratsaldean, Grand Prix lehiaketa, 26 parte hartzailerekin. Talde urdinak irabazi du, baina txapeldun, denak izan dira. 2.200 lagun inguru izan dira zezen plazan. Zezen Beltzek zozketatutako tableta Ainhoa Arbelaitzi tokatu zaio. Bihar (igandea): 12:30ean sokamutur txikia; ordu berean saiheski eta oilasko dastaketa plazan, eta goizetik animalia arraza ezberdinen erakusketa han; 17:00etan zezen bolaztatuak Artzubian. Uztarria.eus-en argazki bilduma (26 irudi)

Tablet bat zozketatuko dugu Grand Prixean

Urriak 21, 2015 0 Zezen Beltz

Tablet bat zozketatuko dugu Zezen Beltzen VII. asteburuko Grand Prix-ean ikusleen artean. Sarrera bat = zenbaki bat. 10" Lenovo tablet bat izango da, Android sistemarekin. Datorren larunbatean (urriaren 24an) izango da Grand Prix jolas lehiaketa (17:00, Azpeitiko zezen plaza). Kuadrilen artekoa izango da: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Zazpi proba izango dira: hiru, zezenekin egiteko; lau, zezenik gabe. Sarrerak hiru euro balioko du.

Kamiseta berriak salgai

Urriak 20, 2015 0 Zezen Beltz

Kamiseta berriak atera ditu Zezen Beltz elkarteak (irudian, ereduak), eta VII. asteburuan ere erosi ahal izango dira. Larunbatean eta igandean izango da, hain zuzen, VII. asteburua. Egitaraua.

Grand Prixeko izen-ematea, ostegunera arte

Urriak 19, 2015 0 Zezen Beltz

Datorren larunbatean (urriaren 24an) izango da Zezen Beltzen VII. asteburuko Grand Prix jolas lehiaketa, eta orain arte 26 lagunek eman dute izena. Ostegunean bukatuko da epea. Izena info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orrian eman daiteke.

10.orria, 26(e)tik
10