Animoak Omarri, eskerrak sokamuturzale denei

Otsailak 14, 2013 0 Commentarios Sokamutilak

Azpeitiko sokamutilek ohar bat atera dute karnabalen ondoren. Labanaz zauritutako Omar A. zezenzaleari animoak eman dizkiote. Sokamuturzale denei, berriz, eskerrak eguraldi txarrarekin ere zezenean ibiltzeagatik.

"Aupa denoi! 2013ko karnabalak ere, pasatuta... Eguraldiak ez du asko lagundu baina umore ona ez du estali, eta oso ondo joan dira. Ezbehar bat edo beste egon da eta horretxek pixka bat izurratu ditu festak. Animo Omar eta ea azkar osatzen haizen! Ah, eta zezenak harrapatu dituen beste denoi ere animo, eta ea duzuen min handirik. Azpeitiko sokamutillen partez eskerrik beroenak eguraldiari aurre egin eta zaletasun handi hori erakutsi duzuen denoi. Berriz ere erakutsi dugu Azpeitiko sokamuturra ez duela edozerk geldituko eta zaletasun hau urte askotako dagoela! Eskerrik asko denoi eta plazer bat izan da! Luza sokieeeee!".

(jai karnabal arratsaldeko sokamuturraren irteera, Erdikalean)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu