Juan Mari Ibarzabalek irabazi du XXXV. Sokamuturra argazki lehiaketa

Azaroak 30, 1999 0 Commentarios Sokamuturra

Azpeitiko Argazki Elkarteak ostiralean jakinarazi zituen Karnabaletako 'XXXV. Sokamuturra' argazki lehiaketako irabazleen izenak. Irabazlea Juan Mari Ibarzabal azpeitiarra izan da, eta horrenbestez, berarentzat izango dira 365 euro eta garaikurra. Sari banaketa zapatuan, hilak 22, izango da Betharrametan, 12:00etan hasita. Zapatuan bertan zabalduko dute lehiaketara aurkeztutako argazkiekin osatutako erakusketa. Lehiaketako argazki batzuk

Iñaki Etxenagusiak irabazi du bigarren saria (235 euro eta garaikurra). Hirugarren saria (200 euro eta garaikurra), berriz, Carlos de Cosek eskuratu du. Igor Froilanentzat izan da laugarren saria (120 euro), eta Angel Olabarriarentzat bosgarrena (80 euro).

Azkenik, Javier Yarnozek irabazi du Iñaki Joaristi 'Altzarte' Karnabaletako jai giroari buruzko argazki onenaren saria, 'Fiesta' lanarekin, eta beraz, 150 euro eta plaka jasoko ditu.

28 argazkilarik hartu dute parte aurtengo lehiaketan, eta guztira, 155 lan aurkeztu dituzte. Fernando Oregik, Xanti Rodriguezek eta Jabier Beristain argazkilariek osatutako epaimahaia ostiralean, martxoaren 14an, bildu zen, eta lan guztiak ikusi eta puntuatu ostean, jakinarazi zuten lehiaketako sailkapena.

(artikulua: uztarria.com)

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu