Lodosako Sokako Zezenaren kongresura irteera antolatu du Zezen Beltzek

Martxoak 27, 2015 0 Commentarios Sokamuturra

Irailaren 4, 5 eta 6an izango da, eta maiatzaren 15erako eman behar da izena. 80 eurotan sartzen dira bidaia, bi gau hotelean eta bi gosari. Izena emateko inprimakia eta bidaiaren xehetasunak. Duela bi urte Chivan izan ginen.

Aurten Sokako Zezenaren kongresua —XII.a— Lodosan (Nafarroa) izango da, irailaren 4-5-6an (ostiraletik igandera), eta Zezen Beltz elkartekook irteera antolatu dugu.

Izena emateko

1. Izen-emate inprimakia bete, sinatuta. Edo bestela, Azpeitiko udaletxean eskatu, lehenengo solairuan, harreran.

2. Diru sarrera egin ondorengo kontu korrontean. Izen-abizenak jarri kontzeptu bezala. 2095 5029 10 9114810306 (Kutxabank). Edo, bestela, Udal Kultura sailean bertan ordaindu.

3. Izen-emate inprimakia eta diru sarreraren agiria Azpeitiko udaletxean entregatu, Kultura sailean (3. solairuan, Pili edo Miren). 3.1. Bestela, inprimakia eskaneatuta eta diru sarreraren agiria e-mailez bidali helbide honetara: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

4. Izena emateko epea: maiatzak 15.

Prezioa

80 euro. Autobus bidaia, bi gau hotelean eta bi gosari sartzen dira. Hotela Logroñon izango da; Lodosatik 35 kilometrora dago, eta autobusak sarri ibiliko dira.

Duela bi urte, Chivan

Azpeitiko sokamuturrak 2013an parte hartu zuen Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) kongresuan. Ia 40 lagun joan ginen hemendik. Azpeitiko sokamuturreko orduko 14 bideo. Orain arte orduko biltzarrean baino ez dugu hartu parte.

Lodosako kongresurako prestatu duten bideoa

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu