Azpeitiko sokamuturra Lodosan aste bukaera honetan

Irailak 01, 2015 0 Commentarios Sokamuturra

Aurten Lodosan (Nafarroa) izango da sokamuturraren kongresua, XII.a, eta han izango da Azpeitikoa, antolatzaileek gonbidatuta. 18 herritako sokamuturrak ikusteko modua izango da. Datorren ostiraletik igandera artean izango da topaketa (irailaren 4, 5 eta 6an), eta erakustadiak larunbatean eta igandean izango dira. Azpeitikoa zapatuan, 19:00ak aldera, herriko sokamutilen ardurapean. Nafarroako ganadutegi bateko zezenak aterako dituzte.

Zezen Beltz elkarteak irteera antolatu du Lodosara; 30-35 lagun izango gara han. Beste inork azkeneko unean apuntatu nahi badu, idatz dezala  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidera.

Beste herri askok bezala, stand bat ipiniko dugu, geure produktuekin.

Astebururako festa handia antolatu dute Lodosakoek, beraz.

Kongresuko web orria

Egitaraua

Duela bi urte, Chivan

Azpeitiko sokamuturrak 2013ko ekainean parte hartu zuen Chivako (Valentzia, Herrialde Katalanak) kongresuan. Ia 40 lagun joan ginen hemendik. Azpeitiko sokamuturreko orduko 14 bideo. Orain arte orduko biltzarrean baino ez dugu hartu parte. 13 herritako sokamuturraren erakustaldia izan zen.

Chivako bidaiako 50 bideo

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu