'Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten' dokumentalak, bost urte

Otsailak 26, 2016 0 Commentarios Sokamuturra

Gaur bost urte aurkeztu zuen Zezen Beltz elkarteak Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentala; 2011ko otsailaren 26a zen, eta leporaino bete zen Sanagustin kulturgunea. Herriko sokamuturraren tradizioa kontatzen du lanak –ia 500 urteko historia du–, baita sokaren istorioak eta sokamutilen eta ganadutegien lana ere. 2012an, dokumentala sarean osorik ikusgai jarri genuen, eta irakurgai ere bai, liburu formatoan. 2013an, berriz, laburpena katalanez, espainolez, frantsesez eta ingelesez jarri genuen. Enekoitz Esnaola kazetaria izan zen Soka ez da eten-en zuzendaria eta Lara Madinabeitia, errealizadorea. Dokumentalak oso harrera ona eduki zuen, mila aleko tiradatik 900 saldu baitziren; oraindik ere eskatzen du jendeak. BEHEAN, OSORIK IKUSGAI.


1. zatia: 500 urteko historia

 

2. zatia: sokamuturraren atzean lan handia (ganaduzaleak, sokamutilak) 

3. zatia: plazarik fuerteena Azpeitikoa I (jendetza, kaleak...) 

4. zatia: plazarik fuerteena Azpeitikoa II (soka) 

5. zatia: sokamuturraren bueltan I (Botijo, Etxe Zuri, segurtasun neurriak, harrapaketak eta zezena barruetan)

6. zatia: sokamuturraren bueltan II (argazkilariak, eguraldia, pasadizoak)

7. zatia: sokamuturraren bueltan III (Arno, sokamutila, ibilbidea, Zezen Beltz) eta bukaerakoa (zezenak buruan kamera...)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu