Sokamuturra 2016 argazki lehiaketaren sariak banatuta, zabalik da erakusketa

Martxoak 05, 2016 0 Commentarios Sokamuturra

(albistea: Azpeitiko Argazki Elkartea) Larunbat honetan, Betharram aretoan, 'Imanol Elias' Sokamuturra 2016 argazki lehiaketaren eta 'Iñaki Joaristi Altzarte' karnabal giroko argazki onenaren sari banaketa egin dugu. Jadanik ohitura den bezala, sariekin batera, Imanol eta Iñaki gogoratuz lore sorta bana jaso dute lehiaketaren irabazle Xanti Eliasek –haren emazteak jaso du, berak ezin izan du-eta ekitaldira joan– eta karnabal giroko argazki onenaren irabazle Iñaki Etxenagusiak, hurrenez hurren.

Lehiaketa2016

(Xanti Eliasen argazki irabazlea)

Sari banaketarekin batera, lehiaketaren erakusketa ireki da. Bertan, lehiaketara aurkeztu diren 100 argazki baino gehiago ikusi ahal izango dira. Gogoratu, erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustuko argazkiaren aldeko botoa eman ahal izango duzuela. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; aste bukaeretan, 12:00etatik 14:00etara.

Nahi duenak, gure webgunean ditu ikusgai argazki sarituak

Lehiaketa2016a

(argazki lehiaketako sari emateko ekitaldia)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu