Bidali aurten ere sokamuturreko bideo laburrak

Otsailak 22, 2017 0 Commentarios Sokamuturra

Iazko probak ederki irten zuen, eta Zezen Beltz elkarteak aurten ere herritarrei eskatuko die datozen karnabaletako sokamuturreko bideo laburrak bidaltzeko, telefono mugikorrez grabatutakoak. Helburua: sokamuturrean ikusentzuneko artxiboa osatzen joatea. Iaz: 121 bideo! Bidaltzaileen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dugu. Whatsapp zenbaki honetara bidali bideoak: 717770069

Irizpideak:

- Gaia: Azpeitiko karnabaletako sokamuturra (giroa, zezena, sokamutilak, ganaduzaleak, zaleak...).

- 717770069 whatsapp zenbakira bidali bideoak (Zezen Beltzena da).

- Egilearen izena eta abizenak jarri bidalketan.

- Bideoaren neurria, nahi dena.

- Horizontalean bidali.

- Koloretan edo txuri-beltzean.

- Ahal dela, bideo laburrak izatea. Montajeak ere bidal daitezke, ordea.

- Nahi adina bideo bidali ahal dira.

- Karnabaletako astean helarazi (otsailak 26-martxoak 5).

- Bidaltzaileen artean bi lagunentzako zozketa bat egingo dugu.

- Zezen Beltzek bideo horiek YouTuben duen kanalera igoko ditu.  

Iaz 121 bideo

Joan den urtean, lehen edizioan, 121 bideo jaso genituen, 25 lagunenak. Eskerrik asko berriro haiei denei! Saridunak..

Animatu aurten ere. Hemen karnabaletako sokamuturreko hitzorduak.

Iazkoekin muntaje hauek egin genituen:

Jai karnabal eguerdia

Jai karnabal arratsaldea

Astelehen karnabala

Astearte karnabal goiza

Astearte karnabal arratsaldea

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu