Grand Prixean bildutako 6.000 euro Aspanogi elkarteari eman dizkio Zezen Beltzek

Urriak 15, 2016 0 Commentarios Zezen Beltz

(Uztarria.eus.eko albistea) Azpeitiko zezen plaza ia goraino bete da gaur, urriak 15, arratsaldean, Zezen Beltz VIII. asteburuko Gran Prixean. Lau taldeak hartu dute parte jolasetan: Azpeitiak, Azkoitiak, Aspanogik eta Zezen Beltzek, eta bi mila lagunetik gora izan dira zezen plazan, jolasak ikusi eta giro ederrean arratsaldea pasatzera. Aurtengo Grand Prixa berezia izan da. Izan ere, solidarioa izanik, sarrerekin lortutako dirua Aspanogi minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkarteari eman dio Zezen Beltz Elkarteak: 6.000 euro. Gaurko bi bideo behean (Urola Kostako Hitza eta Uztarria).

17:00etan hasi dira jolasak eta ordu eta erdi inguruz hainbat proba egin dituzte parte-hartzaileek. Horrez gain, beste urteetan ez bezala, aurtengoan jolasetan parte hartu duten lau taldeak izan dira irabazleak. Ondoren, haur eta gaztetxoentzat zezen txikiak izan dira zezen plazan.

 Bihar jarraituko dute Zezen Beltzek VIII. astebururako prestatutako egitasmoekin. 

Urriak 16, igandea

- 12:30. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txikiak eta poniak plazan bertan.

- 12:30. Txahal sahieski eta oilasko erretzea, plazan. Horien pintxoak dastatu ahal izango dira, eta musikaz alaituko dute giroa.

- 17:00. Helduen entzierroa Artzubitik plazara, eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak Artzubia kalean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu