Helduen lehen entzierroa, arrakastatsua

Urriak 16, 2016 0 Commentarios Zezen Beltz

Arrakastatsua izan da Zezen Beltz VIII. asteburuko helduen entzierroa. Lehen aldiz antolatu dugu, eta dotore irten du. Sei zezen atera dira Mixikordi barrenetik, arratsaldeko bostak pasatxo zirela, eta Fideo alderaino joan-etorria egin dute, bi aldiz. Jende asko izan da ibilbidean. Bideoa, Zezen Beltzek eta Uztarriak hartutako irudiekin osatutakoa da. BEHEAN, EGUNEKO BIDEO GEHIAGO ETA ARGAZKIAK.

VIII. asteburua gaur bukatu da. Goizean sokamutur txikia, eta zezen txikiak eta poniak izan dira plazan, eta saiheski eta oilasko dastatatzea ere izan da han. Entzierroa bukatutakoan, zezen bolaztatuak Artzubian; bukaeran, zezen denak batera atera dituzte.

Aste honetan plazaratuko dugu asteburuaren balorazioa.

8asteburua2

8asteburua2a

8asteburua2b

8asteburua2c

8asteburua2d

8asteburua2f

8asteburua2g

8asteburua2h

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu