Hamabi errekortariren ikuskizuna Santiyo Egunean

Uztailak 20, 2017 0 Commentarios Zezen Beltz

Kanporaketa fase baten ondoren, bi onenekin buruz buruko lehia izango da bukaeran. 18:30ean hasiko da Errekortarien Txapelketako saioa, zezen plazan, Zezen Beltzek eta Toropasionek antolatuta. Gaur izan da aurkezpena, Azpeitiko zezen plazan. Salgai daude sarrerak.

Errekortari2017

Azkeneko urteetan errekortarien lehiaketa bihurtu da Azpeitiko festetako ekitaldirik erakargarrienetako bat. Datorren hilaren 25ean (asteartea) izango da aurtengo saioa (18:30), Santiyo Egunez, Toropasion enpresak eta Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak antolatuta, zaleen gozamenerako. Uneko hamabi errekortari onenak ariko dira, adore eta arte erakusketa eginez Toropasion finkako sei zezen ikusgarrien aurrean. Errekortarien txapelketak ikusmin handia pizten du eta une zirraragarriak sortu izan ditu azkeneko urteetan Azpeitiko zezen plazan; urtero bete egiten da.

Lehiaketaren formatu ikusgarria

Espainian Ventas (Madril), Zaragoza edo Valladolid bezalako plaza esanguratsuetan bezala, Toropasioni burutako lehiaketa honek sistema bizi bat izango da uztailaren 25eko saioan, eta ikusleek emozioz eta arriskuz betetako ikuskizun batez gozatuko dute. Hain zuzen, hamabi errekortariak lau laguneko hiru multzotan banatuko dira lehenik; talde bakoitzak zezen bat izango du. Talde bakoitzeko bi onenak ondorengo fasera pasatuko dira. Bigarren fasean, hiru errekortariz osatutako bi talde ariko dira, eta talde bakoitzak zezen bana izango du. Azkenik, talde bakoitzeko onenek, buruz buruko finala jokatuko dute zezen baten aurrean.

Parte hartzaileek errekortea gutxienez behin egin beharko dute, hori baita lehiaketa mota honen funtsa. Baldintza hori bete behar dute, beraz, eta, horrez gain, nahi adina errekorte edo jauzi egin ditzakete.

Guztira, sei zezen bikain izango dira Santio Egunez, Toropasion finkakoak. Guztiak ere planta ederrekoak, eta halako saioetan jokoa ematen dutenak. Haien artean Los Recitales eta Los Galos ganadutegiko zezenak plazaratuko dituzte.

Hamabi errekortariak zirkuituko momentuko espezialistarik onenak izango dira. Haien artean, bi euskal herritar: Sergio Valle gasteiztarra eta Unai Arana Xurra bergararra.

Errekortarien zerrenda

Jonatan Estebanez Peta (Arganda del Rey, Madril, Espainia). Espainiako Txapelketako irabazle bi aldiz.

Sergio Valle (Gasteiz, Araba, Euskal Herria). Espainiako Txapelketako finalista 2016an.

Alberto Cozar (Yeste, Albacete, Espainia). Espainiako Txapelkeketako irabazle 2015ean.

David Ramirez Peque (Arganda del Rey, Madril, Espainia). 25 urte baino gehiago elitean.

Dany Alonso (Vezdemarban, Zamora, Espainia). Corte Puro Ligako irabazle bi aldiz

Cristian Moras (Medina del Campo, Valladolid, Espainia). Corte Puro Ligako irabazle 2016an.

Unai Arana Xurra (Bergara, Gipuzkoa, Euskal Herria).

Saul Rivera (PeƱausende, Zamora, Espainia). Espainiako Txapelketako finalista 2016an.

Eusebio Sacristan Use (La Seca, Valladolid, Espainia). Espainiako Txapelketako irabazle 2016an eta iaz Azpeitiko irabazlea.

Juan Nieto (Museros, Valentzia, Herrialde Katalanak). Bilbon irabazle 2015ean.

Jose Manuel Gonzalez Poca (Vall de Uxo, Castello, Herrialde Katalanak). Valentzian eta Castellon irabazle 2017an.

Javi Manso Balotelli (Narros de Cuellar, Segovia, Espainia). Espainiako Txapelketako finalista 2016an.

Sarrerak

Uztailaren 25eko ikuskizunerako sarrerak salgai daude: Azpeitiko udaletxe azpian sarrera numeratuak, eta numeratu gabeak herriko Pastorkua, Harzubia, Jim Clark, Juantxo Txiki, Eguzkitza, Kantoi, Iraurgi SB, Azpeitia, Ametsa eta Etxe Zuri tabernetan, eta Azkoitian, Elurren. Xehetasunak: zezenbeltz.com

Azpeitiko Udala saioaren laguntzailea da.

Informazio gehiago: zezenbeltz.comtoropasion.net eta
whatsapp

Argazkian, Azpeitiko Udaleko eta Zezen Beltzeko ordezkariak, gaur, zezen plazan egindako aurkezpenean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu