Sokamuturzaleek protesta egingo dute, Jaurlaritzaren arau berriak direla-eta

Urriak 02, 2010 0 Commentarios Sokamuturra

(2008/01/18, Uztarria.com)

San Sebastian eguneko arratsaldeko sokamuturraren aurretik idatzi bat irakurriko dute, plazan. Herrizaingo Sailak legedia "gogortu" egin nahi duela diote.

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak sokamuturreko "arauak gogortu" egin nahi dituela-eta, Azpeitiko sokamuturraren jarraitzaileek legediarekiko protesta egingo dute igandean, San Sebastian egunean, arratsaldean. Idatzi bat irakurriko dute sokamuturraren aurretik, plazan.

Azpeitiko Udalak, ganaduzaleek, Zezen Beltz elkarteak (eragozpen bategatik, izena aldatu dio elkarteari; Zezen Gorri jartzea nahi zuten) eta norbanako batzuek helegiteak aurkeztu dituzte araudi berriaren kontra.

Jaurlaritzaren araudi berriaren proposamenaren arabera, hamasei urtetik beherako herritarrek ezingo dute parte hartu sokamuturrean, honek irauten duen bitartean medikalizatutako bi anbulantziak egon beharko dute, zezenak 310 kilo baino gehiagokoak ezingo dira izan, eta sokamuturra beti egun argiz egin beharko da eta 22:00etatik 08:00etara artean ezingo da antolatu.

Helegiteak aztertu ondoren, Jaurlaritzak apirilean jarri nahiko luke araudi berria indarrean.

Sansebastianetan Azpeitian sokamuturra bi egunetan egongo da: igandean 12:00etatik 12:30era bitartean eta 16:30-20:00. Astelehenean 16:30-20:00; 11:00etan zezen txikiak egongo dira plazan, eta poniak ere bai.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu