Oskitz Aldalurri tokatu zaio afaria

Otsailak 18, 2016 0 Commentarios Sokamuturra

Oskitz Aldalur 2016

Hark ere bidali zizkion Zezen Beltzi karnabaletako sokamuturreko bideo laburrak, eta bi heldu eta bi haurrentzako afaria (Zuhatz taberna) egokitu zaio zozketan. Elkartearen hiru elastiko ere zozketatu ditugu, eta haien irabazleak dira: Vanessa Ridruejo, Jaione Uranga eta Imanol Aramendi. Lehen aldiz eskatu diogu jendeari zezeneko eta zezen giroko bideo txikiak bidaltzeko, ikusentzuneko artxiboa osa dezagun, eta 121 jaso ditugu; 25 lagunek bidali dituzte. Eskerrik asko denei!

Jasotako bideoekin montaje bat egiten ari gara, eta bukatzean zintzilikatuko dugu Zezen Beltzen YouTubeko kanalean.

Hemen Oskitz Aldalurrek bidalitako bideoetako bat:

Argazkian, Oskitz Aldalur, gaur, Zezen Beltz elkartearen sariarekin.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu