Grabatu eta bidali sokamuturreko bideo motzak

Otsailak 08, 2018 0 Commentarios Sokamuturra

Hirugarren urtez segidan sokamutur saioetan grabatutako bideo laburrak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Duela bi urte 121 bideo jaso genituen; iaz 133. Animatu aurten ere, sokamuturzaleok. Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarri gehiago:

- Gaia: Azpeitiko karnabaletako sokamuturra (giroa, zezena, sokamutilak, ganaduzaleak, zaleak...).

- 717770069 whatsapp zenbakira bidali bideoak (Zezen Beltzena da).

- Egilearen izena eta abizenak jarri bidalketan.

- Bideoaren neurria, nahi dena.

- Horizontalean bidali. Ezinbestekoa da hori.

- Koloretan edo txuri-beltzean.

- Ahal dela, bideo motzak izatea. Montajeak ere bidal daitezke, ordea.

- Nahi adina bideo bidali ahal dira.

- Karnabaletako astean helarazi (otsailak 11-18).

- Bidaltzaileen artean bi lagunentzako zozketa bat egingo dugu.

- Zezen Beltzek bideo horiek YouTuben duen kanalera igoko ditu, montajea eginda.

Hemen karnabaletako sokamuturreko hitzorduak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu