Zezen Beltzen 10. asteburua, urriaren 12, 13 eta 14an

Urriak 01, 2018 0 Commentarios Zezen Beltz

Azpeitiko sokamuturrak 500 urte bete ditu aurten, eta ederki ospatu dugu, baina aurten bete da beste urteurren bat, apalagoa bada ere: 10 urte kunplitu ditu Zezen Beltz elkarteak. Eta, orain, elkartearen 10. asteburua antolatu dugu: urriaren 12an, 13an eta 14an izango da. Egitaraua, oparoa.

Urriak 12, ostirala

- 19:30: Zezen Beltz elkarteak 10 urte. Ekitaldia eta ondoren mokadua. Sanagustin kulturgunean.

Urriak 13, larunbata

- 12:30: Sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.

- 17:00: Grand Prix, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak haurrentzat.

Sarrera: 3€. Aurrez ohiko tokietan eta egunean bertan zezen plazako leihatilan.

Urriak 14, igandea

- 12:30: Sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.

Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, plazan, musikaz alaiturik.

Goizean, Zezen Beltz elkarteko kamisetak berriak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da, plazan.

- 17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.

Zezen Beltz 10.asteburua2018

Grand Prix2018

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Errefreskatu