Errekortarien Txapelketako sarrerak salgai jada aste honetan

Uztailak 10, 2017 0 Bestelakoak

Hilaren 25ean izango da saioa, Santiyo egunez, Azpeitiko zezen plazan (18:30). Numeratu gabeko sarrerak asteazken honetatik aurrera egongo dira salgai, ohiko tabernetan. Numeratuak, ostiraletik aurrera, udaletxe azpian. 0-4 urte artekoek ez dute ordaindu beharrik, baina heldu baten magalean egon beharko dute. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute. (argazkia, iazko saio bat da)

Arratsalde ederra Nuarbeko sokamuturrean

Ekainak 07, 2017 0 Sokamuturra

Nuarbeko Trinitate festetan bosgarren urtez segidan izan da helduentzako eta txikientzako sokamuturra, gaur (larunbata), Arno ganadutegiko zezenekin. Nuarbeko Festa Batzordeak eta Zezen Beltz Elkarteak antolatu dute. Ederra izan da arratsaldea. Nuarbetarrei eskerrik asko! (albistean, gaurko hiru argazki).

Sariak banatuta, ireki dute Sokamuturra 2017 argazki lehiaketaren erakusketa

Apirilak 02, 2017 0 Sokamuturra

(Uztarria.eus) Azpeitiko Argazki Elkarteak banatu ditu Sokamuturra 2017 Imanol Elias Saria argazki lehiaketaren garaikurrak. Jende asko elkartu da Udalak Foruen Ibilbidean jarri berri duen erakusketa aretoan. Han, zintzilikatuta, karnabaletako sokamuturrean eta jai giroan atera eta aurtengo lehiaketara aurkeztu diren 78 argazkiak jarri dituzte, gaur hasi eta apirilaren 23a arte zabalik izango den erakusketarako. (sari emateko argazki bilduma)

Aurtengo karnabaletako bideoen muntaiak

Martxoak 27, 2017 0 Sokamuturra

Sokamuturzaleek aurtengo karnabaletako zezenaz Zezen Beltz elkarteko Whatsapp-era bidalitako irudien muntaiak dira bi hauek (asteartekoa falta zaigu). Aurten zaleen 133 bideo jaso ditugu, eta, zozketan, Vanessa Ridruejori tokatu zitzaion bi lagunentzako afaria. Eskerrik asko denei!

Igande karnabala (otsailak 26) Astelehen karnabala (otsailak 27)

Zezen Beltzen YouTubeko kanalak, 200.000 ikustaldi pasa!

Martxoak 14, 2017 0 Zezen Beltz

Zezen Beltz elkartearen YouTubeko kanalak 200.000 ikustaldi gainditu ditu aste honetan. Ia 202.800 dauzka oraintxe bertan. Datu bikaina delakoan gaude. 2011ko otsailetik dugu youtube.com/zezenbeltz2010; duela sei urtetik, beraz. Bideoak Azpeitiko sokamuturrekoak (handikoak nahiz txikikoak), zezen txikietakoak, Grand Prixekoak, errekortarien txapelketakoak, entzierro txikikoak edota sokamuturraren kongresuetakoak dira. Soka ez da eten dokumentala ere badugu igoa, atalka. Ikus-entzuneko arloan artxiboa osatzen joateko sortu genuen YouTubeko kanala. Eskerrik asko bisitari denei!

5.orria, 65(e)tik
5