Ederra izan da!

Martxoak 01, 2017 0 Sokamuturra

Bukatu dira aurtengo karnabalak eta bertako sokamutur irteerak. Oso balorazio ona egiten dugu, ederra izan baita: jendetza zezenean, sekulako anbientea, eguraldiak ere lagundu du... Hiru sokamutil erretiratu dira: Oskar Osinalde, Mikel Odriozola eta Iban Sudupe; eskerrik asko! Baita sokamuturrean parte hartu duzuen denoi ere! Hurrengo urtean gehiago, bai horixe! (ikusi bideo batzuk behean; zuk sokamuturreko bideorik grabatu baduzu, bidali Whatsapp-ez: 717770069).

Soka soltatzeko ordua iritsi zaie

Otsailak 24, 2017 0 Sokamuturra

(Uztarria) Urte luzez sokamutil izan ostean, galtza zuriei eta gerriko gorriari agur esango diote Mikel Odriozolak, Iban Sudupek eta Oskar Osinaldek, aurtengo Astearte Karnabalean. Denboran atzera begira jarri dira hiru sokamutilak, eta solasean aritu dira Uztarria.eus-ekin. Sokamutil paperean bizitako esperientziak, erretiroa hartzearen arrazoiak eta Azpeitiko sokamuturrari ikusten dioten etorkizuna izan dituzte hizpide, besteak beste. Sokamutil izateari utzita, tristura edo lasaitasuna? Galdera horri ere eman diote erantzuna Odriozolak, Sudupek eta Osinaldek. Soka soltatzeko ordua iritsi zaie.

Bidali aurten ere sokamuturreko bideo laburrak

Otsailak 22, 2017 0 Sokamuturra

Iazko probak ederki irten zuen, eta Zezen Beltz elkarteak aurten ere herritarrei eskatuko die datozen karnabaletako sokamuturreko bideo laburrak bidaltzeko, telefono mugikorrez grabatutakoak. Helburua: sokamuturrean ikusentzuneko artxiboa osatzen joatea. Iaz: 121 bideo! Bidaltzaileen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dugu. Whatsapp zenbaki honetara bidali bideoak: 717770069

Karnabaletako sokamuturraren hitzorduak

Otsailak 20, 2017 0 Sokamuturra

Helduen zezenean bost irteera izango dira datoren igandean, astelehenean eta asteartean, ohi bezala. Oharra: 16 urtetik beherako lagunek ezin dute ibilbide barruan egon. Txikien saio bat izango da, astelehenean.

Festen ikur nagusietakoa den seinale berriz ere

Urtarrilak 23, 2017 0 Sokamuturra

Sansebastianetako saioetan ere ikusi da Azpeitiko sokamuturrak jendetza biltzen duela: zahar eta gazte, emakume eta gizon, herriko nahiz kanpoko, eguraldia eguraldi. San Sebastian egunez eta igandean izan zen helduentzako zezena, txikien hitzordua igandean izan zen, eta jendea erruz ibili da. Gure herriko festen ikur nagusietakoa dugu sokamuturra. Eskerrik asko zale denei, eta sokamuturra izatea ahalbidetzen duten beste guztiei. Hemen bi egunetako 11 argazki. Zezena hurrena berriz ere, karnabaletan: otsailaren 26an, 27an eta 28an. Ordura arte!

6.orria, 65(e)tik
6